En direct

Naiz Irratia

Batuz sistemak Bilboko auzo asko jairik gabe utz ditzakeela ohartarazi dute jai batzordeek

Kezkatuta daude Bilboko Auzoen Jai Batzordeetan, aldundiak txosna eta antzekoetan Batuz zerga sistema ezartzeko asmoa agertu ostean. Batuz sistemarekin, «Bilboko auzo gehienak ezingo lituzketela jaiak antolatu», adierazi du batzordeetako kide Nerea Zuloagak.

Audio_placeholder

Batuz sistemak Bilboko auzo asko jairik gabe utz ditzakeela ohartarazi dute jai batzordeek

Loading player...
Nerea Zuloaga (ezkerrean) pasa den Batuz sistemaren ondorioez oharartarazteko agerraldi batean.
Nerea Zuloaga (ezkerrean) pasa den Batuz sistemaren ondorioez oharartarazteko agerraldi batean. (Bilboko Konpartsak)

Batuz zergak biltzeko sistema elektronikoak, TicketBAI delakoak ekarri zituen zalantza berberak ekarri ditu Bizkaian. Baina zalantzak kezka bihurtu dira auzo eta herri askotako jai batzordeetan, jaien eta bestelako ekintza herrikoi askoren bideragarritasuna kolokan jartzeko arriskua dela-eta. Funtsean, txosnetan eta antzeko guneetan saltzen denagatik, zergak biltzea da honen helburua. Sistemaren aurka daudenek, jaien testuinguru berezia aintzat hartzeko eskatzen dute. Bilboko Auzoetako Jai Batzordeetako kide Nerea Zuloagak Naiz Irratian ohartarazi du, «Bilboko auzo gehienak ezingo lituzketela jaiak antolatu», gogora ekarriz, auzo askotan Udalak emandako 2000 euroekin «jaiak aurrera ateratzen dituztela», eta behin baino gehiagotan, «auzokideek jarri behar dutela dirua».

Bizkaiko Foru Aldundiak egun duen egutegiaren arabera, 2026an jarriko litzateke martxan, eta legea indarrean sartu bitarte, «gurekin eztabaidatzeko eta negoziatzeko», txosnak eta oro har, auzo mugimenduak salbuetsita egon daitezen. 

Jaurlaritza Logoa