En direct

Bigarren Kafea

«Mitoaroak soinu identitate propioa izango du»

Bagenekien ZETAK taldeak zerbait berezia iragarri nahi zuela, eta gaur iritsi da albistea. 2025eko urtarrilaren 4an, Nafarroa Arenan kontzertu berezia eskainiko du taldeak, bosgarren urteurrena ospatzeko. Bigarren Kafean izan da Pello Reparaz emanaldiaz hitz egiteko. 

Audio_placeholder

«Mitoaroak soinu identitate propioa izango du»

Loading player...

«Bere lana euskaraz sortzen duen nafar talde batek Nafarroa Arenan jotzea bada ospatzeko modukoa». Horixe esan digu Pello Reparazek, eta horixe uste dugu guk. Gaur iragarri du ZETAK taldeak bosgarren urteurrena ospatuko duela datorren 2025eko urtarrilaren 4an, kontzertu berezi batekin.

«Zer den eta zer den ez den arrakasta birdefinitzera bidean, heldu nahi diot jendeari sentiarazten diogun horri» dio Reparazek, eta ez hainbeste «sold out-ak eta betetzen dugun ala ez dugun». Baina beteko du, gogotsu baitago entzulegoa. Oraingoz Erramun Martikorena, Iturengo joaldunak, Lantzeko joaldunak, Altsasuko joaldunak, Unenuko momoxorroak, eta abar daude konfirmatuak show berezi horretarako. 

Mitoaroa izena jarri dio kontzertu berezi honi. «Zetakek orain arte mitologiarekin izan duen harreman horrek leku berezia  izango du emanaldi berezi honetan; indentitatea, euskara eta mitologiarekin topo egin dugu eta hori ospatzera goaz».

Bost urte ospatzeko modukoak baitira, ​​​​«hala ere, sentsazioa daukat bikoitza izan dela; lehenengo lan bat, pandemia, bira bertan behera, ZEIDfest, Aaztiyen…» aitortu digu musikariak. Gauza bat argi utzi digu, «ez dago atzera bueltarik». 

Jaurlaritza Logoa