En direct

Bigarren Kafea

«Psikologiaren mundua oso garrantzitsua da gastronomian»

Txikitatik gertutik ezagutu du Lander Cornago Alvarezek ostalaritza. Gurasoek taberna bat daukate eta ordu asko sartzen ikusi dituen arren, berak argi zuen 10 urte zituenerako sukaldari izan nahi zuela. Bere ibilbidearen inguruan aritu gara Bigarren Kafean.

Audio_placeholder

«Psikologiaren mundua oso garrantzitsua da gastronomian»

Loading player...

«Ikusten duzu gogorra dela baina oso polita da jendea jatetxetik pozik ateratzen dela ikustea eta horrek merezi du». Momentuak partekatzeko baliabide modura ikusten du sukaldaritza Cornagok. «Mahai baten inguruan uneak elkarbanatzeko aukera betidanik gustatu izan zait».

Basque Culinary Centerren egin zituen ikasketak eta bertan alor askoren inguruko formakuntza jasotzen dela dio. «Gastronomia ez da kozinatzea soilik. Mundu oso zabal bat dago horren inguruan eta nik baditut sukaldeetatik kanpo lanean ari diren ikaskideak».

Euskal Herriko eta Bartzelonako hainbat jatetxetan aritu ostean, pratikak Arzak jatetxean egin zituen eta gaur egun bertan dihardu lanean. Hasiera batean sukaldean bertan aritu zen haragiaren eta arrainaren inguruan lanean baina badarama denbora bat ikerketa eta garapen sailean, Igor Zalakainekin eta Mikel Sorazurekin batera.

Sorkuntza da beraien jardunaren ardatza. «Buruan sortzen zaizkigun ideiak platerera eramaten ditugu eta momentuan bertan ikusten dugu horrek biderik izan ote dezakeen edo ez». Jatetxeak kongresu ezberdinetara eramaten dituen plateren sorkuntzan ere aritzen dira. «Sormen edo ikerkuntza arlo batean lan egiten baduzu, interes puntu asko izan behar dituzu».

Entzun Lander Cornago Alvarezekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa