En direct
«Eskuin muturrak ez du ezer egin nahi krisi klimatikoaren kontra»
Jean Lissar Ekologisten alderdiko bozeramaleak esan du Europako bozek «inportantzia handia» dutela, eta bozkatuko ez dutenek «oker» daudela. Eskuin muturra «Europan dagoen gaitz beltz bat» dela esateaz gain, krisi klimatikoaz, Palestinako gatazkaz eta nekazarien mobilizazioez ere mintzatu da.
«Eskuin muturrak ez du ezer egin nahi krisi klimatikoaren kontra»
Europako bozetan Lapurdi, Baxe Nafarroa, eta Zuberoako herritarrek Ekologisten zerrenda bozka dezakete, beste zenbait zerrenden artean. Jean Lissar Ekologisten alderdiko bozeramaleak adierazi du kontinente zaharrezko bozek «inportantzia handia» dutela, eta bozkatuko ez dutenek «oker» daudela. Haren hitzetan, «gaitz beltz bat dago Europan».
Galdetuta eskuin muturraz hitz egiteak ez ote dituen gainerako zenbait elementu alde batera uzten, Lissarrek adierazi du egunerokoan ditugula klima aldaketaren ondorioak, uholdeak, suak, lehortzeak, eta eskuin muturrak ez duela ezer egin nahi krisi klimatikoaren kontra. Palestinako gatazkaren harira, adierazi du Europak ez duela proposamen zuzenik.
Laborariak kaleetara irten dira, eta heldu den ekainaren 3an mugan espero ditugu. Haserre daude inportazio eta merkataritzarako akordio askeekin. Horren harira, Lisarrek adierazi du merkataritza libreko itunetik atera behar dutela, haien laborariak eta enpresak babesteko.
Alderdi ekologistaren proposamenetako bat da 2040. urterako energiaren ehuneko ehuna berriztagarria izatea. Horren inguruan, Lisarrek esan du Euskal Herrian momentu honetan ez dagoela energia produkzio ainitz.