En direct

Bigarren Kafea

«Duela 13 urte elkartu ginen ikus entzunezkoak euskaraz sortzearen baitan, eta Euspot jaio zen»

Euskal Herrian iragarkiak euskaraz sortzea bultzatzeko asmoz jaio zen Euspot duela hamairu urte, eta orain bozkaketaren azken egunean daude.

Audio_placeholder

«Duela 13 urte elkartu ginen ikus entzunezkoak euskaraz sortzearen baitan, eta Euspot jaio zen»

Loading player...

Egunero egunero kontsumitzen ditugu iragarkiak. Telebista piztu eta saio ezberdinen artean ehunka gauza saltzen dizkigute; irratia entzun eta beste hainbat iragarki entzuten ditugu; gaur egun, mugikorrean ere, edozein webgune zein aplikaziotan aurki ditzakegu. Baina iragarki zein spot horietatik zenbat dira Euskaraz?

Euskal Herrian badugu Euspot izeneko euskarazko spoten lehiaketa, euskaraz sortutako publizitatea suspertu, eta bereziki, euskarazko ikus-entzunezko iragarkien ekoizpena handitzeko asmoz sortu zutena. «Duela hamahiru urte Arteman, Aretxabaletako udala eta Mondragon Unibertsitatea elkartu ginen ikus entzunezkoak euskaraz sortzearen baitan eta Euspot jaio zen, kontatu du Gorka Zubizarreta Artemaneko kideak. 

Hamahiru edizio daramatza lehiaketak eta urtero parte hartzeak gora egiten duela azaldu du Zubizarretak: «Urtetik urtera bideo gehiago jasotzen ditugu, nahiz eta batzuetan gaia zailagoa bada ez den hala izaten». 

Aurtengo edizioa ere martxan da dagoeneko, 80 bideo baino gehiago jaso dituzte eta bozketa tartea gaur bertan itxiko dute. «Asteburuan bozkek asko egin dute gora, parte-hartzaile batzuk sareen bidez asko zabaldu baitute haien bideoa», kontatu du Zubizarretak.

Jaurlaritza Logoa