En direct

NAIZ irratia
Entrevue
Maddi Egiguren eta Laia Igerategi
Bernart Etxepareko ikasleak

«Batzuetan Hegoaldeko jendea ez da jabetzen azterketak euskaraz egiteko duen zorteaz»

Bernart Etxepare Lizeoko ikasleek Euskal Herri osoan mobilizatzera dei egin dute ostiral honetan, Baxoa gertu dela-eta, hautaproba osoki euskaraz egiteko duten eskubidea aldarrikatzeko. Harrera ona izan du eta aurtengoan frantsesez egin arren, hurrengo urtean osoki euskaraz izateko borrokan dira.

Audio_placeholder

«Batzuetan Hegoaldeko jendea ez da jabetzen azterketak euskaraz egiteko duen zorteaz»

Loading player...
Baionako mobilizazioa Bernart Etxepare Lizeoko ikasle asanbladak antolatu du.
Baionako mobilizazioa Bernart Etxepare Lizeoko ikasle asanbladak antolatu du. (NAIZ)

Unibertsitaterako sarbide froga ekainaren 10etik hasita uztaila hasiera arte egingo dute Ipar Euskal Herriko ikasleek. Baxoa da froga hori, eta ezingo dute euskaraz osoki egin. Hautazko materien azterketak izango dituzte lehenik ekainean. Hizkuntzen kasuan, azterketa bakoitza irakasgai den hizkuntza horretan pasatzen da. Hori da euskararen kasuan, baina baditu argi-ilunak kontuak. Euskarazko frogan ahozko atalean frantsesez egin beharreko ariketarik ere badagoelako. Eta beste ikasgai guztien kasuan, matematika edota filosofia kasu; frantsesez egin beharko dute froga.

Hizkuntz eskubideak urratzeaz gain, zailtasunak gehitzen dizkie horrek Ipar Euskal Herriko ikasleei, Maddi Egiguren eta Laia Igerategi ongi azaldu moduan. Dena ikasten baitute euskaraz Bernart Etxepare Lizeoan eta Baxorako lan bikoitza egin behar izan dute azterketa frantsesez gainditu ahal izateko.

Borroka zaharra da gazte hauena. Igerategi eta Egigurenek azterketak frantsesez egingo dituzte, baina hurrengo belaunaldiek euskaraz egiteko aukera izan dezaten egingo dute borroka. Bide horretan aletxo bat izango dira ostiral honetan antolatu diren mobilizazioak.

Jaurlaritza Logoa