En direct
«EAJ eta PSE lau pareten artean ari dira guztia adosten»
EH Bilduk Eba Blanco proposatu du mahaiko lehen presidenteordea izan dadin. XIII. EAJ eta PSEren jarrera kritikatu du, gainerako alderdiekin hitz egin gabe ari direlako gobernu berrirako negoziatzen. Datrren legegintzaldia zaila izango dela uste du.
«EAJ eta PSE lau pareten artean ari dira guztia adosten»
Lehen presidenteordetza norentzat izango den erabakitzeko, PSE eta gainontzeko alderdien iritziak entzun beharko dira. EAJk eta EH Bilduk bi alderdiek 27na eserleku baitituzte. Legegintzaldi honetan espero duenaren inguruan mintzatu da: «Hasteko ez dira gurekin harremanetan jarri, orain demostratu da agente ezkutua beraiek dutela».
Legealdiko lehen mahaia hurrengo astean hasiko da hain zuzen ere eta bertan hasiko dira lehen erabakiak hartzen. Datorren honetan, aldaketa batzuk nabaritu daitezke, alderdien maparen koloreei begiratuta, VOX eta Sumar agertzen baitira. Hauek izan dezaketen eraginaren inguruan hau erantzun du: «Ez da legegintzaldi erraza izango, talde mixtoa ez da erraz izango, antagonikoak baitira».
EH Bilduri dagokionez, hauen proposamenetako bat bazen autogobernu oponentzian legegintzaldiko lehen hilabetetan jarrera aktiboa izatea eta erantzuteko prest azaleratzea. Haien aldarrikapena aipatu digu: «Inoizko parlamentu abertzaleenaren aurrean gaude eta hori aprobtxatu beharko da».
Pasatzear den legealdi honetan, lege kopuru zabalak proposatu eta indarrean jarri dira. Batez ere, legegintzaldiko azken bi urteetan. Hasierak beti izaten dira zailak, baina kasu honetan, ziurrenik jarraipen bat izango da. Gobernuan indarra dutenek “rodilloa” aplikatzen dutela gaineratu du, oposizioari ez dizkiete gauzak erraz uzten, eta aurreko legegintzaldian, Elkarrekin Podemos edukita agian legeen zentzuan joko gehiago zegoen. Orain aldaketak ikusita agian, “rodilloa” handiagoa edo bortitzagoa izan daiteke. Hauexek izan dira EH Bilduren ordezkariak esandakoak eta argi ibili beharko dugu hurrengo hilabeteetan, legegintzaldi hasiera honetan gertatu daitezkeenen berri emateko.