En direct
«Presoek kartzelan izandako militantzia eta garapen politiko zein ideologikoak kontatzen ditu»
Bihar aurkeztuko da 'Palabras contra el olvido' liburua eta Josu Chueca historialaria izango da bertan moderatzaile lanak egingo dituena. Liburu honetan 70ko hamarkadan Segoviako kartzeletik eginiko ihesaldian parte hartu zuten sei presoren testigantzak jasotzen dira.
«Presoek kartzelan izandako militantzia eta garapen politiko zein ideologikoak kontatzen ditu»
Hain zuzen ere, biharko aurkezpenean horietako bi preso izango dira hizlariak: Enrique Gesalaga eta Josu Ibargutxi. Bestalde, Josu Chueca historialariak «Liburu honek ardatza dauka militante batzuen bizimodua klandestinitatean eta batez ere kartzelan bizitako aroan» esan du, xehetasunetan murgilduz.
Memoria historikoa lantzerako orduan pausu bat haratago ematen duen liburu hau, arestian aipatu bezala, Segoviako ihesaldian oinarrituta dago. Ihesaldiaren inguruan jendeak dakiena eta sekula entzun ez dituzten pasarteak ere barnebiltzen dituela gaineratu du historialariak: « Hasieran porrot egin zuen ihesaldia nahiko ezezaguna da gizarte mailan, ezagunagoa da gero funtzionatu egin zuna, hain zuzen mugara iritsi arte. Badakigu egundoko porrota izan zela 4-5 pertsona bakarrik pasa baitziren bestaldera».
Beraz, esan bezala, bihar izango da liburu honen aurkezpena eta sei presoetako Enrique Gesalaga eta Josu Ibargutxi izango dira haien bizipen eta testigantzak kontatuko dituztenak eta bestalde, Josu Chueca historialaria bera izango da aurkezpen horretako moderatzailea.