En direct
Byung-Chul Han pentsalari hegokorearrak dio "XXI. mendeko gizartea errendimenduan oinarritutako gizartea dela". Hiperproduktibitatearen aroan bizi omen gara. Eta ez zaio arrazoirik falta: egunak, orduak eta minutuak gure bizitza ahalik eta gehien optimizatzen ematen ditugu, une bakar bat ere ez galtzeko.
Eta kapitalismoak sartu digun tranpa honek sekulako bidelaguna du: teknologia. Mugikorrak kontatzen dizkizu pausoak, gutxienez egunean 10.000 eman behar dituzulako; eraztuunak neurtzen du zure loa eta puntuazio bat ematen dizu, gutxienez 7 ordu egin behar baitira.
Horretaz hitz egiteko, hiperproduktibitateaz eta honek sortutako antsietateaz, Unai Elordi Hidalgo gonbidatu dugu gurera. Kontatu digu smartwach-a pikutara bidali duela, eta ondo lo egiteko aplikazio bat baino, nahiago duela landetxera batera joan.
Entzun osorik hemen.