En direct
Euren botoa erabaki ez dutenen kopurua handia omen da eta alderdiek badakite, edo hala uste dute, noren artean ageri diren zalantzak. EiTBk eskaini duen lehendakarigaien arteko eztabaidan dema eremuak argi geratu dira, eta baita hauek egiteko moduak ere. EH Bilduko Pello Otxandianok puntu komunak indartuz gailendu nahi izan du, EAJko Imanol Pradalesek hondamendiaren bandera baliatu du, aldiz, independentisten aukerak mugatzeko.
Ezker konfederalean nabarmena izan da Miren Gorrotxategik (Elkarrekin Podemos) eta Andeka Larreak (Sumar) ez zutela euren arteko ikamikarik nahi, Eneko Andueza (PSE) izan dute biek jomugan.
PP-ko Laura Garridok azken hamarkadan EAJra joan zaizkion botoen xeka edo jeltzaleen kudeaketaren aurka jo du.