En direct
Duela lau urtetatik hona, hitzordu seinalatu bat izaten da pazko astearen bueltan, Tolosan. Aurten, apirilaren 4tik 7ra egingo da Tolofolk musika jaialdiaren laugarren edizioa. Euskal Herriko eta nazioarteko puntako musikaz doan gozatzeko aukera eskainiko du jaialdiak, beste behin, herriko gune eta plaza ezberdinetan.
Tolofolk kultura herrikoiari oihartzuna eta indarra emateko sortu zen eta, oro har, folk musikariei ikusgarritasuna emateko helburua duen jaialdia da. Zuzeneko musika emanaldiak, Euskal Herriko zein nazioarteko artisten eskutik...edizio honetan besteak beste:Armeniatik, Okzitaniatik, Kataluniatik edota, Kantabriatik iritsitako artistak izango dira.
Guztira 7 emanaldi eskainiko dira ostegunetik igandera, eta artisten artean daude, besteak beste, Hovhannes Karakhanyan artista armeniarra, ‘Duduk’ munduko instrumentu zaharrenetarikoa dena joz edo haize eta perkusioko 10 musikarik osatutako Balkan Paradise Orchestra, Plaza Berrian energiaz eta indarrez beteriko ikuskizuna eskainiko duena. Herriko seme baten emanaldi berezia ere izango dda, Xabier Zeberio tolosarrak eskainiko dena laukote formatuan, Arineketan bikotearekin eta biolontxelo-jole batekin batera.
Emanaldi guztiak doakoak dira, egitaraua hemen kontsultatu daiteke.