En direct
Lehen kantu kuttun gisa, Mark Lanegan-en 'Driving Death Valley Blues'. «Oso gustuko dut abesti hau, batez ere, dituen kitarrengatik eta Kanadara egindako bidai bat gogorarazten didalako».
Bigarren kantu kuttun gisa, Nick Cave & The Bad Seeds-en 'Nobody's Baby Now' ekarri nahi izan digu Anderrek. «Liburu batean deskubritu nuen, Nora ez dakizun hori liburuan hain zuzen ere, eta asko gustatzen zait».
Hirugarren kantu kuttuna REM taldearen 'Strange Currencies' izan da. «The bird telesaila ikusten entzun nuen eta burua birrindu zidan».
Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Erkin Korayen 'Cemalin' aukeratu du Anderrek. «Taberna batean deskubritu genuen lagun batzuekin egindako bidaia batean, inoiz ez nuen pentsatuko musika turkoa gustuko izango nuela, baina hala da».