En direct

Bigarren Kafea

«Artea inpultso batzuk dira»

Musikaren iturria beti zabalik ezagutu izan du Jon Esnaola Agirre konpositoreak. Aita, aitona eta osaba txarangetan jotzen ikusi izan ditu kalean eta bertakoak ditu musikarekiko dituen lehen oroitzapenak. Etxean eta kalean ikusitakoa sakontzeko erabakia hartu zuen. 

Audio_placeholder

«Artea inpultso batzuk dira»

Loading player...

«Kalearekin disfrutatzen nuela ikusi nuen baina gehiago ere bazegoela somatzen nuen; orduan erabaki nuen kontserbatoriora joan nahi nuela». Perkusioaren bidetik sartu zen musikaren mundu akademikoan. «Igor Arostegirekin hasi nintzen ikasten eta ondoren kontserbatorioan jarraitu nuen ikasketekin». Perkusio ikasketak garatzen ari zen bitartean jabetu zen konposizioaren alorra ere erakargarri zitzaiola. «Perkusio partiturak ikasten nituen bitartean, horietatik abiatuta zer sortu nezakeen pentsaten aritzen nintzen».

Konposizioaren mundua ezagutzen hasi zenean jabetu zen instrumentu bat jotzearena eta konposizioarena bi mundu ezberdin zirela baina «biak zirela politak». Ez zirela une errazak izan aitortu du. «Perkusioa ikasten ari nintzenean jabetzen nintzen konposizioarena zela gehien interesatzen zitzaidan alorra eta irakasleekin hitz egin ostean, Musikenen konposizio ikasketak egiten hasi nintzen».

Bere konposizioak egiterakoan beti dago abiapunturen bat. Askotan enkarguzko lanak izaten dira eta horrek berak jada mugatzen du instrumentu kopurua edo mota. «Ez dut gehiegi pentsatzen, eskua bakarrik doa. Handik bi edo hiru astera berrikusten dut eta orduan ikusten dut zein erabaki izan diren onak eta zein ez».

Entzun Jon Esnaola Agirrerekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

 

Jaurlaritza Logoa