En direct

Bigarren Kafea

«Lehenengo herria izateko meritua bigarrenak ematen digu; guztiek egindako lana ospatuko dugu»

Lehen herri galdeketaren data oinarri hartuta, datorren apirilaren 13an Etxarri Aranatzen herri kontsulta guztiak omentzeko eguna antolatu dute A13 plataforma eta Gure Eskuren artean; horren inguruan aritu gara Manu Gomez A13 taldeko kide batekin. 

Audio_placeholder

«Lehenengo herria izateko meritua bigarrenak ematen digu; guztiek egindako lana ospatuko dugu»

Loading player...
Etxarri Aranatzeko alkatea Joxi Bakaikoa bozkatzen. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)
Etxarri Aranatzeko alkatea Joxi Bakaikoa bozkatzen. (Idoia ZABALETA / ARGAZKI PRESS)

2014ko apirilaren 13an Euskal Herrian lehen aldiz herri galdeketak antolatu zituzten Etxarri Aranatzen. 2013an saiatu ziren herri galdeketa antolatzen, udalak mozio bat onartu ondotik, baina Nafarroako Auzitegiak baliogabetu egin zuen kontsulta, argudiatuz hori antolatzea ez zela udalaren eskumena. 2014ko saioan udalak ez zuen eskuhartzerik izan eta herri plataforma bat izan zen antolatzailea. 

«Zortzikote bat aritu ginen antolaketa egiten, zerotik hasi ginen eta horretarako Kataluiniara jo genuen, hango jendearekin harreman zuzenean aritu ginen. Haien laguntzarik gabe ezin genuen burutu», kontatu du Manu Gomez Apirilak 13 plataformako kide batek. Pixkanaka eguna antolatu zuten, hori bai, erabaki nagusiak herri batzarretan hartu zituztela azpimarratu du Gomezek. 

2014ko apirilaren 13 hura festa giroan oroitzen du Manuk: «Eguna festa giro berezian igaro genuen, hori bai, arreta handiz ibili ginen, ez bai genekien administrazioak utziko zigun galdeketa egiten ala ez, beraz abokatuak genituen han». 

Egun hura eta gero, domino fitxen efektua balitz bezala, beste 208 herrietan antolatu zituzten herritarrek eta Gure Eskuk galdeketak. Beraz, hamar urteren ostean, hori guztia ospatzeko eta omentzeko asmoz apirilaren 13an egun osoko egitaraua antolatu dute Etxarri Aranatzen. Bertan, ospatu nahi dute duela hamar urte egindakoa eta omendu herri guztietan egindako lana: «Beti diogu lehenengo herria izateko meritua bigarrenak ematen digula, beraz herri guztiek egindako lana ospatuko dugu».

Jaurlaritza Logoa