En direct

NAIZ Irratia
Donostia

Tuenti garaiak gogoan Guda Dantza taldearen ‘Zenbat aldatu den dena’ abestian

NAIZ Irratiko estudio nagusitik pasa ziren duela egun gutxi Guda Dantza taldeko Alain Beraza eta Iker Maguregi beren azken kantua aurkezteko. Elkarrizketa goxoa izan zuten Iker Gurrutxaga eta Sara Iriarterekin.

Ez dira hainbeste urte pasa baina oso urrun ikusten ditugun kontuak aipatu ditu Guda Dantza talde bizkaitarrak ‘Zenbat aldatu den dena’ kantuan. Izan ere hamar urte pasatxo dira Tuenti edota MySpace bezalako sare-sozial aitzindarien gainbehera hasi zenetik Instagram edo Tik Tok bezalakoetara pasatzeko.

Hala, beren nerabezarora egin dute salto Guda Dantzakoek eta emoziotik tira dute abesti berriena aurkezteko. Etapa berri baten hasiera dela ere azaldu digute eta zuzenean jotzeko gogotsu daudela. Kantua zuzenean ere eskaini ziguten Alain Beraza eta Iker Maguregi taldekideek NAIZ Irratiko estudiora egin zuten bisitan.

Batzuetan, atzera begira jartzea polita da.

Jaurlaritza Logoa