En direct

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Leire Elizegi

Leire Elizegi izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bizipoza elkartean aspalditik dabil lanean, denontzako mundu bat eraikitzen. Musika ere oso gertuko sentitzen du Leirek, horren adierazle, gurera ekarri nahi izan dituen doinu kuttunak.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Leire Elizegi

Loading player...
Leire Elizegik bere kanta kuttunak aurkeztu dizkigu
Leire Elizegik bere kanta kuttunak aurkeztu dizkigu (Bizipoza )

Lehen kantu kuttun gisa, Bizipozaren bidez Dravet Fundazioari eskeinitako 'Zaldi Zoroarena' abestia aukeratu du Leirek, Nerea Urbizu eta Gartxot Unsainek kantatutako Beñat Gaztelumendiren hitzak biltzen dituena. «Kantu jolasti bat da, eta gainera oroitzapen ederrak ekartzen dizkit grabaketa egunekoak, magia haundi bat sortu zela sentitzen dut».

Bigarren kantu kuttun gisa, ekimen beren Iñurri elkarteari eskeinitako '(Min) bizi' ekarri nahi izan du gurera Leirek, Idoia Asurmendik kantaturiko Oihana Iguaran Rekondoren hitzak dituen doinua. «Kantu honek jarrera baikor bat transmititzen du, bizi-prest jarrera bat, tribuaren garrantzia, zaintza. Kantua izugarri poilita da eta Iñurri elkartea, ni bezala, Lasarte Orian sortutakoa denez, maite ditut iñurrikide guztiak».

Hirugarren kantu kuttuna Zinez taldearen 'Erretzen' izan da, Burutik taldearekin egindako kolaborazioa. «Bizipoza egunerokoan ari da euskaratik eta euskaraz lanean, baina baita sortzaileak ere, eta bide horretan badira zenbait euskal sortzaile ezagutu ditudanak. Horietako bat ekarri nahi nuen. Baduelako LGBT+ekiko atxikimendu bat oinarrian eta egunerokoan eskubideen alde aritzen direlako ekarri nahi zian ditut».

Saioari amaiera emateko, azken kantu gisa, Moya Ahizpa kubatarren esukaraz abestutako 'Azken finean' aukeratu du Leirek. «Kultur aniztasunaren aberastasuna transmitizten dit, gainera behin lagun batek gomendatu eta opari gisa sentitzen dut, gizarte azeleratu honetan hankak lurrera ekartzen laguntzen dit».

Jaurlaritza Logoa