En direct

Oihana Azkue
Entrevue
Leire Motriko
Aita Mari

«Hamahirugarren misiorako helburuak pentsatuta ditugu dagoeneko»

Aspaldiko partez Euskal Herrira bidean da Aita Mari eta Mediterraneoko «krisi humanitario latza» ezagutaraztek baliatu nahi dute etxeratzea; hori bai, laister itzuliko da uretara, «hamahirugarren misioa pentsatuta dugu». Bilbora helduko da ostiralean 14.30ean eta apirilaren amaierara arte egongo da.

Audio_placeholder

«Hamahirugarren misiorako helburuak pentsatuta ditugu dagoeneko»

Loading player...
Aita Mariren lehorreratzea 2020an
Aita Mariren lehorreratzea 2020an (Idoia Zabaleta | FOKU)

Portugalen, Lisboa parean zen Aita Mari ontzia Leire Motriko Itsas Salbamendu Humanitarioko ordezkariak NAIZ Irratiaren deiari erantzun dionean; Bilbon egingo du Euskal Herriko lehen geldialdia, ostiralean 14.30ak aldera iritsiko da eta apirilaren bukaera arte egongo da Itsas museoaren parean. Maiatzean Pasaiako Itsas Festibalean izango da. «Mediterraneo Zentralean gertatzen ari den krisi humanitario latz hau ezagutarazteko» baliatu asmo dute etxerako bidea. 

Hori bai, etxera bidean ere erreskate lanetarako itzulera buruan dute Aita Mariko kideek, «aurtengo helburua inoiz baino misio gehiago egitea da, ahalik eta denbora gehien pasatzea uretan; hamahirugarren misioa ere pentsatuta dugu». 

Azken misioaz, hamabigarrenaz, galdetuta, Italiako Gobernuak azken urteetan ezarri duen «urruneko portuaren politika» salatu du Motrikok: «guk behin erreskatea eginda portu segurua eskatu ohi dugu, Italiako Gobernuak legez behartuta dagoelako ematen digu, baina azken kasuan, adibidez, 1.200 km-ra zegoen bat eman digu. Zer suposatzen du horrek? Bost eguneko bidaia; beraz, azken kasuan 43 pertsona erreskatatu genituen eta ondorioz bost egunez gure gain izan genuen euren elikadura, zaintza... gurekin badaude zaindu egin behar ditugu, noski! Eta bost eguneko bidaiak esan nahi du bost eguneko gasolina kontsumoa joaneko bidaian, beste bostekoa itzulerakoan... Oso latza da guretzat, errekurtso asko kentzen dizkigulako». 

Erreskate osteko bidea

Euskal Herrirako bidaia konponketa tekniko batzuk egiteko baliatuko du Aita Marik, eta baita lehorreko lana eta trabak lantzeko ere, «guk erreskatatzean euren bidaian zati batean lagundu diegu, baina Europara iritsi bitartean oraindik bide luzea izan ohi dute». 

Jaurlaritza Logoa