En direct

Garazi Castaño - Alaia Sierra

Gasteiz euskalduna harro atera du kalera Korrikak, Araban murgildu ostean

Nafarroa alde batera uztita Arabako Errioxatik, Mendialdetik, Trebiñutik eta Zuiatik, besteak beste, igaro ondoren, Gasteizen murgildu da Korrika. Lekukoa esku batetik bestera pasatzen, asko euskararen alde bat egiten joan dira eta jendetza ari da Gasteizen barrena. [ZUZENEKO JARRAIPENA]

Audio_placeholder

Gasteiz euskalduna harro atera du kalera Korrikak, Araban murgildu ostean

Loading player...
Giro ezin hobea aurkitu du Korrikak Gasteizen.
Giro ezin hobea aurkitu du Korrikak Gasteizen. (Endika PORTILLO | FOKU)
Korrika Kutxin.
Korrika Kutxin. (Endika PORTILLO | FOKU)
EH11Kolore ere presente Korrikan, Gasteizen.
Euskal Herri anitza ere presente. (Endika PORTILLO | FOKU)
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren txanda.
Pello Otxandiano EH Bilduren lehendakarigaiaren txanda. (Endika PORTILLO | FOKU)
Bakartxo Tejeria Gasteizko Parlamentuko presidentea, lekukoa eskuetan.
Bakartxo Tejeria Gasteizko Parlamentuko presidentea, lekukoa eskuetan. (Endika PORTILLO | FOKU)
Arabako ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, lekukoarekin.
Arabako ahaldun nagusia, Ramiro Gonzalez, lekukoarekin. (Endika PORTILLO | FOKU)
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak ere hartu du lekukoa, Udalaren kilometroan.
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak ere hartu du lekukoa, Udalaren kilometroan. (Endika PORTILLO | FOKU)
Irribarre olatua altxa du Korrikak Gasteizen.
Irribarre olatua altxa du Korrikak Gasteizen. (Endika PORTILLO | FOKU)
Arabako Batzar Nagusien kilometroa.
Arabako Batzar Nagusien kilometroa. (Endika PORTILLO | FOKU)
Alaves eta Baskoniaren kilometroa.
Alaves eta Baskoniaren kilometroa. (Endika PORTILLO | FOKU)
Bengalek argitu dute tarteka bidea.
Bengalek argitu dute tarteka bidea. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Furgoneta barruko perspektiba.
Furgoneta barruko perspektiba. (Endika PORTILLO | FOKU)
Korrika Gasteizen
Korrika Gasteizen (@AEK_eus)
Korrika, Trebiñutik irteten.
Korrika, Trebiñutik irteten. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Jendetza Trebiñun euskararen alde korrika egiten.
Jendetza Trebiñun euskararen alde korrika egiten. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Arkaitz Rodriguezek (Sortu) lekukoa eraman du Trebiñun.
Arkaitz Rodriguezek (Sortu) lekukoa eraman du Trebiñun. (Jaizki FONTANEDA | FOKU)
Herreran harrera beroa egin diote Korrikari.
Herreran harrera beroa egin diote Korrikari. (@AEK_eus)
Argantzun eta Langraiz artean hartu du lekukoa Gure Eskuk.
Argantzun eta Langraiz artean hartu du lekukoa Gure Eskuk. (@AEK_eus)
Urizaharran ere euskararen alde korrika egin dute.
Urizaharran ere euskararen alde korrika egin dute. (@AEK_eus)
Arabako Errioxa zeharkatu du Korrikak, Bastidako ikasleek hartu dute lekukoa.
Arabako Errioxa zeharkatu du Korrikak, Bastidako ikasleek hartu dute lekukoa. (@AEK_eus)
EHGAMeko kideek ere parte hartu dute Korrikan.
EHGAMeko kideek ere parte hartu dute Korrikan. (@AEK_eus)
Korrika Sarriatik igaro denean.
Korrika Sarriatik igaro denean. (@AEK_eus)
Jendetza Izarran.
Jendetza Izarran. (@AEK_eus)
Korrika Zigoitian.
Korrika Zigoitian. (@AEK_eus)

Lizarraldetik esan dio gero arte Korrikak Nafarroari eta ilunpetan iritsi da Arabara, Kanpezutik. Biribilgunez beteriko errepideen barna, mahastien artean argitu du egunak. Malda asko izan dira astelehen honetan, baina horrek ez du arabarren grina zapuztu. Goraka harrapatu dute lasterketa Arabako foru suhiltzaileek kaskoak eta buzoak soinean. Goiztiarrak izan dira, 8.10 aldean jaso dute lekukoa Elvillarretik Guardiara bidean, Erentzun ikastolako txikitxoen eskutik.

Goranzko biribilguneak gehituz joan dira Guardiara iritsi arte. Eskualdeko institutu eta ikastetxe ugaritako ikasleek egin dute korrika. Gaurkoan, ohikoa baino astelehen dibertigarriagoa izan da haientzat. Arabako ESIko langileek ere hartu dute parte. Baten batek lanerako arropa kentzeko astirik ere ez du izan. Horrez gain, udaletxe askok hartu dute lekukoa: Oiongoak, Bilarkoak, Lapuebla de labarkakoak, Lezakoak... Arabako herri txikiek merezi duten ikusgarritasuna izan dute gaurkoan.

Muinotxo txikiak dirudite Arabar Errioxa eta Mendialdeko herriek. Aldapan diren kale estu eta zirrikituz beterik daude. Eta horrek, zailtasunak gehitzen dizkio berez konplikatua den Korrika bezalako ekimen bati. Dena konpon liteke, ordea, jarrera baikorra bada. Eta hala gertatu da Urizaharran. Erdi Aroko hiribildua XIII. mendean sortu zen, eta garaiko ondare guztia mantentzen ez bada ere, harresiko hego-atariak zutik dirau. Arku horretatik igarotzeko erronka zaila zuen Korrikak, eta plana ongi prestatua zuten antolatzaileek.

Aurreko furgonetaren atzetik iritsi dira korrikalariak herrira, eta furgoneta gabe egin dute gora, harresiko atariraino. Bestaldean zain zen bigarren furgoneta. Lasterketaren buruan jarri da bigarren hori, eta elizari buelta ematera zihola, hara! Kaletik ezin kabitu gelditu da furgoneta. Paralisi parentesi txiki bat sortu da, baina segidan konpondu da: beste bide bat hartu dute korrikalariek eta herritik ateratzerako zain zuten lehen furgoneta. Bigarrenak maniobra pare bat egin, eta segidan hartu du buztana. Jakin badakigu Korrika ez dela sekula gelditzen, eta 23. edizioa ez zen salbuespena izango.

Trebiñu, arabarra eta euskalduna

Eguerdian iritsi da Korrika Trebiñura. Asteburua luzatu duten euskaltzale bat baino gehiago bertan ziren iritsieraren zain. Atzerapen apurtxo batekin zetorrela, zein kaletatik igaroko ote zen... Mar-marrak urduritasunarekin nahasi dira. Eta bat-batean, maldako behekaldetik hasi dira musika doinuak entzuten. Badator. Ehun bat lagun bildu dira kaleetan zehar. 'Azterketak euskaraz' lelodun afixak berriz ikusi ditugu. Ipar Euskal Herriko aldarriak zentzu berezia hartu du Trebiñun; bertan euskara ikastea bera baita euskaltzaleen ezina. Hala azaldu digu Jose Luis Moreno bizilagunak. Berak ezin izan zuen euskara ikasi; ez Trebiñun, ezta Gasteizera joan zenean ere. Hutsunea sentitzen duela onartu digu eta, horregatik, alabak hiriburuko ikastola batean ikasten du. Korrika bere etxe ataritik pasa da, eta irribarre zabal batek argitu du bere bisaia.

Hutsunerik ez Korrikan

Asteburuko jendetzaren ostean, bestelako irudi bat hartu du gaurko Korrikak lehen orduetan. Herrien arteko errepide luzeetan lagun taldeak ikusi dira zain, baina izan dira kasuak bi edo hiru pertsona besterik ez zeudela kilometro hasieraren kartelen zaindari. Hori ere bada Korrikaren zentzua: asko edo ez hainbeste, baina Euskal Herri luze zabalean aurki ditzakegu euskaldunak. Euskaren lurraldea baita 11 egun hauetan zehar irudikatzen dena.

Mendialdea zeharkatu ostean Gorbeialdeara iritsi da Korrika. Bazkalosteak ez du inor alpertu, jendetzak egin baitu lasterka, besteak beste, Izarran eta Murgian. Zuiako mugan gelditu direnen artean bazen jarraitzeko gogoa zuenik ere. «Gasteizeraino joango nintzateke» esan dio emakume batek ondokoari, adrenalinaren efektua oraindik gainditu ezin. Noranzko hori jarraitu du Korrikak.

Jendetza Gasteizen

19.30ak pasata sartu da korrika Gasteizen, Abetxukotik. Laminaciones Arreguiko langileek hartu dute lekukoa Arabako hiriburuan sartu bezain pronto. Jarraian Arriaga-Lakua auzotik igaro da eta Michelingo langileek Gasteizko suhiltzaileei pasa diete lekukoa. Hirian sartu ahala, jende-piloa gero eta handiagoa egiten joan da, euskararen alde korrika egitera batu direnei esker.

Gasteizko auzo guzti-guztietatik igaro ez bada ere, Zaramagatik, El Pilarretik, Txagorritxutik, Gazalbidetik, Lakua-Arriagatik, Sansomenditik, Zaramagatik, Ariznabarratik, Mendizorrotzatik, Adurtzatik, Desamparadostik, Anglotik, Alde Zaharretik eta Zabalgunetik korrika egin du jendetzak euskararen alde.

Besteak beste, ikastetxeek eta institutuek hartu dute lekukoa eramateko erantzukizuna, eta ‘Azkerketak euskaraz’ aldarria zeramaten zenbait pankarta ikusi dira. Txiki-txikiak nahiz nagusiak izan dira Korrikaren buru astelehen honetan, baina hori ez da aitzakia izan erritmoa galtzeko.

Arabako Aldundiak, Batzar Nagusiek, Gasteizko Udalak eta Gasteizko Parlamentuak ere beraien kilometroak izan dituzte, EAJ, EH Bildu eta Elkarrekin Podemos talde politikoez gain. Gainera, Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsuak, Arabako Euskal Pilota Elkarteak, Indarra Euskal Kultur Elkarteak, Blusa eta Nesken Komisioak, Jimmy Jazzek eta Gasteizko Garbiketa Zerbitzuko Langileek ere eraman dute lekukoa.

EH Bilduko lehendakarigaia den Pello Otxandianok El Anglo auzoan hartu du Korrikaren lekukoa, Eva Lopez de Arroyabe eta Rocio Viterorekin batera. Ramiro Gonzalez ahaldun nagusiak eta Maider Etxebarria Gasteizko alkateak ere hartu dute lekukoa, erdigunera iristerakoan.

Hiriaren erdigunera 22.00ak aldera iritsi da, handik Alde Zaharrera igotzeko. Kutxitik zeharkatu du muinoa Korrikak, giro ezin hobean eta lekukoa Gasteizko Gaztetxeak, Hala Bedi irratiak, Kutxiko Katuak-ek eta Ernaik zeramatela.

Handik Judimendi auzotik barrena ibili da jendetza, Salburuaraino iritsi arte. Auzo hau une batez alde batera utzi dute Errekaleorreko kaleak zeharkatzeko eta lekukoa Etxera!, Errekaleor Bizirik!, 8ak Parral Ke taldeen eskuetatik igaro da.

Gasteiz atzera utzita, Lautadan barrena murgilduko da Korrika, Dulantzira bidean. Agurain eta Araiatik pasako da gaueko ordu txikitan, berriz ere Nafarroan sartzeko, Sakanan oraingoan.

Jaurlaritza Logoa