En direct

NAIZ Irratia

Aroa Arruzubieta: «Presio bihurtzen ez den artean eroso egongo gara»

Pasa den larunbatera arte, «ametsetan bakarrik agertzen zen ideia» gauzatu du Aroa Arrizubietak; Arabako bertsolari onenaren txapela janztea. Balentria eginda, Naiz Irratian bertan oraindik ere gainean duen sentsazioaren berri eman du bertsolari gasteiztarrak.

Audio_placeholder

Aroa Arruzubieta: «Presio bihurtzen ez den artean eroso egongo gara»

Loading player...
Aroa Arrizubeita gasteiztarra izan zen onena larunbateko finalean.
Aroa Arrizubeita gasteiztarra izan zen onena larunbateko finalean. (Endika PORTILLO | FOKU)

Aroa Arrizubieta 22 urteko gasteiztarrak irabazi du Arabako 2024ko Bertsolari Txapelketa. Larunbatean Arabako hiriburuan egindako finalean, maila bikaina eskaini zuen gazteak Manex Agirrerekin batera. Nahikoa da azken emaitzari erreparatzea, 614,5 puntu gasteiztarrak, bat gutxiago 613,5 aramaioarrak. «Presio bihurtzen ez den artean eroso egongo gara», erantzun du Arrizubietak, txapelarekin buruan nola sentitzen ote den galdetuta.

Nahikoa zuen finalean egotearekin, eta hura irabaztearena, «ametsetan bakarrik agertzen zen ideia» zela aitortu du txapeldun berriak. Irabazi du ordea, egindako lan onari esker, epaimahaiak hala erabakita.

Jaurlaritza Logoa