En direct

Bigarren Kafea

«Interneten munduan 5 urte asko dira, eta Egunean Behinena arrakastatsua izaten ari da»

Bost urte igaro dira Egunean Behin jokoa gure mugikorretara heldu zenetik, eta Bigarren Kafean izan da Josu Azpillaga, aplikazioaren sortzaileetako bat bitxikeriak kontatzen. 

Audio_placeholder

«Interneten munduan 5 urte asko dira, eta Egunean Behinena arrakastatsua izaten ari da»

Loading player...
Aurreko Korrikaren amaiera festan «Egunean Behin»-en partida kolektiboa jokatu zuten.
Aurreko Korrikaren amaiera festan «Egunean Behin»-en partida kolektiboa jokatu zuten. (Idoia ZABALETA | FOKU)

Duela bost urte, Euskal Herritar askoren errutinan aldaketa txikitxo bat eman zen. Bakoitzari hoberen zetorkion unean, pare bat minutuz ingurua gelditzen zen eta urduritasun puntu batekin bakoitzak bere mugikorrean gertatzen zena bakarrik izaten zuen buruan. Azkar batean, gai ezberdinak pasatzen zitzaizkion burutik, zela matematikak, hitz gurutzatuak, Euskal Herriko mapa, edota eurovision.  

Egunetik egunera erabilpena handitzen joan zen gaur egunerarte, eta Josu Azpillaga sortzaileetako batek aitortu du pozgarria dela izan duen arrakasta: «Interneten, eta bereziki mugikorren aplikazioaren munduan, 5 urte asko dira, eta Egunean Behinena arrakastatsua izaten ari da». Euskaraz egindako aplikazioa izatea ere erronka bat izan zela esan du Josuk: «Gure egiteko bat ere bada tendentzia diren jokoak euskal mundura ekartzea»

Euskal Herritar askok jokatzen dutenez, Azpillagak kontatu du galdera zaku handia behar dutela, «80.000 galdera egongo dira orain gordeta, programa informatiko bidez sortutakoak», beraz, oraingoz egunero jokatzeko aukera izango dela dio. Hontaz eta gehiagoz aritu da Bigarren Kafean Josu Azpillaga.

Jaurlaritza Logoa