En direct

Bigarren Kafea

«Garrantzitsua da emakume zientzialariei ikusgarritasuna ematea, urtetan ez digutelako eman»

Emakumeen nazioarteko eguna izanik, Izortze Santin izan dugu gurean historian denbora askoan zehar ahaztuak izan diren hainbat zientzialari emakume ezagutzeko. 

 

Audio_placeholder

«Garrantzitsua da emakume zientzialariei ikusgarritasuna ematea, urtetan ez digutelako eman»

Loading player...
Emakume zientzialariak izan ditugu hizpide Bigarren Kafean.
Emakume zientzialariak izan ditugu hizpide Bigarren Kafean.

Lehen zientzialari emakumea izan zela uste denarekin hasi gara emakume hauei merezi duten ikusgarritasuna ematen. Alejandriako Hipatia. «Aita zientzialaria zuen eta hirian liburutegi garrantzitsua zegoen. Bi faktore horiek elkartuta poliki-poliki sartu zen zientziaren munduan». Izortzek kuriositate bat aipatu digu Hipatiaren inguruan: «letrak eta zenbakiak uztartu zituen, matematikari, astrologo eta filosofoa izan baitzen». Aipatu digunez, «lehen emakume irakaslea izan zen eta filosofiako klaseak ere ematen zituen».

Zoritxarrez historian askotan gertatu izan den bezala, erahila izan zen «415. urtean erahil zuten, kristauei ez baitzitzaien emakume zientzialari paganoa gustatzen» 

Aurkeztu digun bigarren zientzialaria Mary Anning izan da. Paleontologoa izan zen eta hau bere kuriositatea: palentologiarekiko maitasuna negozio bat bezala hasi zen, bere aitak eta berak fosilak jaso eta bertaratzen ziren turista aberatsei saltzen zizkieten. 11 urte zituen aita hil zitzaionean eta ordutik berak hartu zuen negozioaren ardura. «Dinosaurio espezie askoren eskeletoak aurkitu zituen eta espezieen suntsipena existitzen zela deskubritu zuen». 

Hori bai, ez zioten inoiz bere aurkikuntzak argitaratzen utzi, pobre eta emakumea baitzen. 

Barbara Macclinto, genetistak ere traba ugari izan zuen emakume izateagatik: «Mehatxuak jaso zituen eta utzi egin behar izan zuen lana». Beste leku batera joan zen eta bertan artoburuak aztertzen hasi zen eta ikerketen ondoren, transposizio genetikoa aztertu zuen. Nobel saria jaso zuen, «bere aurkikuntza aurkitu eta 50 urtera, denbora asko, ez da horrela izaten gizonekin» azpimarratu du. 

 

Jaurlaritza Logoa