En direct
Donostiako erdialdea zeharkatu dute ehunka nekazarik beren traktoreekin, Goierri aldeko nekazari eta abeltzainek Legorretatik ekin diote bideari; Urola aldekoek, Oriotik; eta Bidasoaldekoek, Errenteriatik. NAIZ Irratiko kazetari Hego Belategik haiekin batera joan da Gipuzkoako Batzar Nagusiraino.
Erakundeei eta alderdiei dei egiten diete ENBAk, EHNEk eta Gipuzkoako Baso Elkarteak batera, konponbide eske.
«Baganekien jende mordoa etorriko zela, baina ez genuen espero hainbeste», adierazi dute Iñaki Goenaga ENBAko presidenteak eta Lorea Muguruza EHNEkoak.
«Gipuzkoako errealitatera ekarri nahi genuen errealitatea. Entzun dezatela, administrazio maila guztietan, laguntza bat behar dugula; beste edozein bezain garrantzitsuak baikara», nabarmendu du Muguruzak.
Goenagak aipatu du gero eta gehiago kostatzen dela haien hitza eta haien eskariak Gipuzkoako agintarietaraino iristea. «Guk ere soldata eskuratzeko eskubide oso-osoa dugu». Bide beretik, esan du haiek antolatzen dutela Gipuzkoako lurraldearen %80a.
Muguruzak nabarmendu du ez duela zentzurik sindikatuko bakoitza bere batetik joatea.