En direct

Bigarren Kafea

«Euskal Selekzioaren partida aukera polita izango da Uruguaiko euskal diaspora batzeko»

Aste honetan iragarri dute gizonezkoen Euskal Selekzioa zelaietara itzuliko dela Uruguairen aurka jokatzeko. Herrialde hegoamerikarrean euskal diaspora nabaria da eta antolatuta dago Haize Hegoa Euskal Etxean. Ilusioz jaso dute berria Uruguaiko euskaldunek. 

Audio_placeholder

«Euskal Selekzioaren partida aukera polita izango da Uruguaiko euskal diaspora batzeko»

Loading player...
Euskal Selekzioa, Mendizorrotzan, 2018an.
Euskal Selekzioa, Mendizorrotzan, 2018an. (Endika Portillo | Foku)

«Euskarara hurbildu nintzen euskal sustraiak nituela banekielako. Nik hizkuntzak gustuko ditut eta Buenos Aireseko euskal etxe batera hurbildu nintzen. Horrela hurbildu nintzen ni euskal diasporaren munduan sartzen». Hau da Gabriel Arceren aurkezpen gutuna, Buenos Airesen jaio baina Montevideon bizi den euskara irakaslea dena. 24 urte darama euskara ikasten eta orain bere ezagutza ikasle berriei eskaintzen die Haize Hegoa Euskal Etxean. 

Arcek esan duenez, Uruguain jende asko dago euskal sustraiak dituena. «Urtero hurbiltzen da jendea galdezka euskara ikasi nahi duela arbasoek hitz egiten zutelako eta guk hemengo komunitatearen atea irekitzen diegu». Bestetik, Euskal Herritik gero eta jende gehiago gerturatzen dela Euskal Etxeak bisitatzera azpimarratu nahi izan du.

Elkartean, 40 bat kide batzen dira antolatzen dituzten ekitaldi eta ospakizunetan, eta datorren martxoaren 23an jokatuko den partidarako «zerbait berezia» prestatzen ari direla esan du. Izan ere, Euskal Selekzioa Uruguairen aurka jokatuko San Mamesen arratsaldeko 20:00etan (16:00etan Montevideon) eta ikusmin handia sortu da hango euskal komunitatean: «WhatsApp taldeetan azkar zabaldu da berria», onartu du Gabriel Arcek.

Jaurlaritza Logoa