En direct
17 urteko fase esperimentalaren ostean, Nafarroako Hezkuntza Departamentuak zikloa amaitu eta eskola jardunaldia Foru Agindu bidez arautzea erabaki du. Tokian tokiko ikastetxeak, ari dira botoa ematen, baina asko dira egoera berriarekiko kezkatuta dauden jantoki nafarretako langileak. «Ez dugu ulertzen nola gelditu gaitezkeen kanpo gure lana denean eta gu garenean gehien dakigunak nola funtzionatzen duten jantokiak», adierazi du Izaskun Lopez jantoki bateko langileak.
Jardunaldi jarraituaz lantzen ari diren ereduan, «okertzen da zerbitzua eta gure baldintzak ere okertzen dira», Itziar Lukanbio langilearen arabera. Are gehiago, egoera berriak jantokiaren benetako beharra duten ikasle askok zerbitzuari uko egitea eragingo luke, langile honek azaldu duenez, «kuota garestitzen denez, ezin dituzte eraman eta murrizten da umeen kopurua».
Jantokiko ordutegia murrizteak, langile gutxiago egotea ekarriko luke, eta horrek langileen ordutegiak murriztea. «Orain, gehienez astean 10-15 ordu izaten ditugu, eta hau murrizteak ondorioak ekarriko ditu».
Bozketa martxan da
Ostiral honetan (martxoak 1) da botoa emateko epemuga, eta orain arte 103 eskolek egin dute jardunaldi jarraituaren alde, 17k zatituaren alde eta beste batek egin du jardunaldi mistoaren alde. Irakasleak dira proposamena helarazten dietenak gurasoei, alegia, jantokiko irakasleek ez dutela erabakitzeko gaitasunik prozesuan.
Argi utzi dute bi langileok haiek ez daudela jardunaldi jarraituaren kontra, soilik gaur egun planteatzen ari diren moduarekin. «Jardunaldi jarraitua horrela ez. Gure jardunaldia murriztuz eta kalitatezko jangela galtzen ez», ondorioztatu du Lopezek.
Prozesua hasieratik «kutsatuta» dagoela azaldu dute, irakasleen eskuetan soilik dagoelako. «Baliabide guztiak eta beraien iritzia emateko espazioak irakasleen esku» daudela salatu dute, eta iritzi ezberdinen arteko espaziorik ez dagoela gaineratu dute.
Greba eta protestak egin dituzte, Hezkuntza departamentuaren parean ere egin zuten elkarretaratzea «prozesuak modu honetara ez errepikatzeko» eskatu zuen. Eta aldi berean Jimeno kontseilaria «prozesu demokratikoa» zela esan zuen. Sailburuak ere «ikusezintzat» jo zituela salatu dute, eta hainbat irakaslek ere «isilik egotea hobe» luketela esatea deituratu zuten.
«Kalitatezko jantokiak nahi ditugula aldarrikatzen jarraituko dugu, eta esaten haurrak ez direla makinak, eta jantokiko ordutegiak ezin direla murriztu umeen egoera eta eragina kontutan hartu gabe», gaineratu dute.