En direct

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Dani Irazoki

Dani Irazoki izan da Doinuetatik Haratago tarteko azken gonbidatua. Beratarra izanik, musikaz inguratuta bizi da eta kosta egin zaio bere bizitzako lau kanta esanguratsuenak aukeratzea. Hau da bere zerrenda. 

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Dani Irazoki

Loading player...
Dani Irazoki elkarrizketatu du Gartxot Unsainek.
Dani Irazoki elkarrizketatu du Gartxot Unsainek. (Dani Irazoki)

«Ander Mujikaren gitarra jotzeko sentsibilitate horrek erakutsi zidan gitarra jotzeko beste era bat badagoela» esan digu Dani Irazokik bere lehen kanta kuttuna azaltzeko. Napoka Hiria taldeko 'Ibiltzeko Gertu' kantarekin eman dio hasiera zerrendari. 

Bigarren gomendio bezala PJ Harvey musikari, konpositore eta abeslari ingelesa aukeratu du Irazokik. Artiren hirugarren diskoko 'To Bring You My Love' aukeratu du; «kantu honek gazte garaietara eramanten nau, musikari izan nahi nuen garaietara». 

«Nire bikotekidea berriro ikusi eta besarkatu ahal nuen unera eramaten nau abesti honek» esan digu hirugarrena aurkezteko. Bilau taldearen 2016ko 'Ate hetsiak' izan da. Eta laugarren gomendio bezala Pettiren 'Argia Heldu Da' aukeratu du; «ereserki moduko bat da beratarrontzat, hurbiltzen gaituen kantua delako». 

 

 

Jaurlaritza Logoa