En direct

Alor ekonomikoak jorratu dituzte gaurko analisi mahaian Ainhoa Etxaide sindikalistak, Julen Bollain ekonomistak eta Xabi Murua ekintzaileak. EAEko sektore publikoetako langileek egiten ari diren greba izan dute hizpide, baita Amazoneko Traparango biltegiko grebaz ere.
EAEko sektore publikoari dagokionez, Lakuako Gobernuak adierazi du bigarren jardunaldi honetan greba apalagoa izan dela. Iritzi bera al dute Etxaidek, Bollainek eta Muruak? Zer aldatu behar da funtzionarioen baldintza bertan negoziatzeko?
Horrez gain, askotan esan ohi da Osakidetza beti baldintzatuta gelditzen dela greba eskubideari dagokionez. Beste alternatibaren bat ote dagoen ere eztabaidatu dute.
Bestalde, Traparango Amazoneko grebari dagokionez, anailisi mahaian izpide izan dute ea zentzua ote duen Amazon bezalako sistema batek, eta zergatik aplikatzen zaien garraiolariei hitzarmena.
Euskal Herrian Amazon oihartzun handia izaten ari da azken aldian, baina badaude antzekotasun handia duten beste lan eredu batzuk ere: uber eats, glovo edo uberren VTC autoak.
Espainiar Gobernuak janari banatzaileen egoera arautu zuen, eta EAEn VTC autoen eredua auzitegi gorenak ere aztertu zuen. Etorkizunerako lan eredua plataforma batean inskribatzea izango ote den eztabaidatu dute, baita ea eredua ongi araututa dagoen ala ez. Autonomo faltsuen inguruan ere jardun dira.


