En direct
Itsasoan taula hartuta sartzen diren surflari askok egunero aurrean olatuak eta erronkak topatzen dituzte eta horiei haiek bakarrik egiten diete aurre. Ander Goenagak ordea, kide bat izaten du alboan, surfa talde lan bihurtzen da bere kasuan eta erronken aurrean bi izaten dira.
«Garun paralisiarekin jaio nintzen eta horrek hainbat zailtasun ekarri dizkit, baina beti gustatu izan zait adrenalina, eta beraz, ez naiz geldirik egon», azaldu du Goenagak. Txikia zela surf egokitua probatu ondoren konturatu zen hura zela bere kirola eta entrenatzailearen eskutik hasi zen lehiatzen.
Espainiako txapelketetan parte hartzen hasi zen, eta pixkanaka Europako txapelketetara eman zuen pausua. «Asko eskatzen diot nire buruari eta azken Europako txapelketan lehen postua lortu nuenean Munduko Txapelketan nuen burua», kontatu du Ander Goenagak. Munduko txapelketatik bueltan aritu da gurekin bere esperientziaren inguruan gaur Bigarren Kafean.