En direct

Peli Lekuona
NAIZ Irratia. Haria 1eko gidaria
Entrevue
Jose Ramon Bengoetxea
Zuzenbidearen Filosofia eta Soziologian katedraduna

«Amnistia Legearekin Gobernuak nolabaiteko autokritika egiten du procésaren aurkako jokabidean»

Pasa den astean erregistratu zuen PSOEk alde bakarrez Amnistia Lege proposamena. Barkamen hitzak pisua hartu du eztabaida publikoan, baita balizko inkonstituzionaltasunak ere. Jose Ramon Bengoetxea katedradunaren ustetan legeak autokritika kutsua du eta ez du berdintasun printzipioa urratzen.

Audio_placeholder

«Amnistia Legearekin Gobernuak nolabaiteko autokritika egiten du procésaren aurkako jokabidean»

Loading player...
Jose Ramon Bengoetxea katedraduna, mahairen erdian kokatua, artxibo irudi batean
Jose Ramon Bengoetxea katedraduna, mahairen erdian kokatua, artxibo irudi batean (Monika del Valle | FOKU)

Pedro Sanchez da espainiar Estatuko presidentea. Horretarako ezinbestekoa izan du indar subiranisten babesa. Junts-en kasuan, aldeko botoak emateko aldarrikapen nagusietako bat Amnistia Legea izan da. Lege honetan sakondu nahian, NAIZ Irratian izan zen Jose Ramon Bengoetxea, EHUko Zuzenbidearen Filosofia eta Soziologiako katedraduna.

Zehazki zer da amnistia?

Badauka zerbait barkamenetik, baina hori baino gehiago da errekonozimendu bat; beharbada Zuzenbidearen hainbat arlo, batez ere zigor arloa, modu okerrean erabiliak izan direla, edo gehiegi. Beraz, barkamenaren ideiari autokritika bat gehitzen dio.

Iragan astean PSOEk legea erregistratu zuen Kongresuan, urgentziaz. Horrek zer suposatzen du? Eta Senatuan berriki egin diren erreformek zein epe ezartzen dituzte?

Horrek suposatzen du gelditu egingo dela prozesua, gelditu edo geldotu. Senatuak luzatu egin dezake eta hori erabakita daukate, baina ezin dute geldiarazi, zeren erabaki beharko dute ohiko epeetan eta segur aski, daukan gehiengoa ikusita, Senatuak ezetza emango dio, baina Kongresura bueltatuko da eta Kongresuak badauka aukera buelta emateko eta bere borondatea berresteko. Beraz, azkenean aurrera aterako da, baina urtarrilerako edo otsailerako atera beharrean martxorako aterako da.

Carles Puigdemont, Marta Rovira, Antoni Comin eta Lluis Puig erbestean daude. Legea indarrean sartzen den unetik aurrera, lasai itzuli ahal izango dira?

Printzipioz legeak epaileak behartzen ditu pertsona hauen aurkako euroagindua bertan behera uztera, baina epaile horiek ere beren denbora hartu ahalko dute. Egiten ez badute, Fiskaltzak eskatu beharko luke eta, beraz, prozesua pixka bat luza daiteke, baina aste batzuetako kontua izan beharko luke. Esango nuke udarako itzuli ahalko luketela, edo beharbada europar hauteskundeetarako. Baina momentu batean bueltatuko dira. Nahi badute, jakina.

Ez dira amnistiatuko giza eskubideen kontrako delituak, terrorismoa edota heriotza. Tsunami Democratic-ek El Prateko aireportua hartu zuenean, han gizon bat bihotzekoak jota hil omen zen. Dirudienez, epaileek diligentziak eskatu dizkiote Guardia Zibilari frogatzeko ea lotura ote duen aireportua hartzearekin. Lotura zehazten bada, Tsunami Democratic barnean ardurak egotziko zaizkien lider independentistei heriotza hau eta dagokion zigorra egotzi ahal izango diote?

Hori oso hipotetikoa ikusten dut. Ez dezagun ahaztu errekurtsoa aurkez daitekeela bai Gorenean, bai Konstituzio Auzitegian. Beraz, hipotesi horretan sartuta ere, oso zaila ikusten dut. Fiskaltzak ere kontrako iritzia azaldu du. Nik uste dut ez daukala biderik.

Antzekoa gertatzen da CDRen kasuekin. Terrorismoa egotzita kondena jasoko lukete? Beraientzat amnistiak ez luke eraginik izango?

Egoztea gauza bat da, baina gero frogatu egin behar da eta topa dezakezu beti epaitegi bat edo auzitegi bat edo epaile bat kontrako jarrera daukana. Baina gero sistema judizialean badaude kontrolak, babes helegiteak, eta hori guztia zuzen daiteke. Jakina, denbora eskatzen du, baina behin legea onartzen denean oso zaila izango da geldiaraztea lege horretan sartzen diren suposizioak. Horietan, jakina esaten da ezin direla babestu terrorismoarekin zerikusia daukaten ekintzak. Horretan bat dator nazioarteko irizpideekin, baina oso hipotetikoak eta oso balizko kasuak izango lirateke eta frogatu egin beharko lirateke, eta nik uste dut badaudela nahikoa berme sistema judizialean hori guztia gelditzeko.

Alerta Solidaria-k antzeko kexa egin du. Adierazi du legean falta dela zehaztea zer gertatzen den manifestari edota aktibistekin, hain zuzen koakzio edota lesio kasuetan. Terrorismoarekin lotuta aurreko erantzunaren antzekoa izango litzateke?

Ez dakit, zailagoa izan daiteke, baina legeak ezin ditu zehaztasun gehiegiz ere aurreikusi zeintzuk diren suposizioak; saiatu behar du termino unibertsaletan adierazten egindako ekintzak. Gehiegi zehazten baditu ekintza horiek, beharbada ariko litzateke seinalatzen pertsona jakin batzuk eta orduan, bai, berdintasun printzipioa nolabait urratzen ariko litzateke. Beraz, oreka delikatu bat dauka. Nik uste dut legeak lortu duela nolabait oreka hori mantentzea, deskribatzen dituen ekintzak modu unibertsalean deskribatzen ditu eta kasu zehatz horietan, terrorismotzat joko ez balira, salbuetsita geratuko lirateke.

Aipatu da akaso Amnistia Lege honek eragin ahal diela «Katalunia operazioa» delakoan parte hartu zutenei. Hor dugu Villarejo poliziaren baitako estatu idazkaria; beraiei ere aplikatuko zaie lege hau?

Hori oso interpretazio zabala izango litzateke eta agian legeak aurreikusitakotik harago doa. Nik ez ditut hor sartuta ikusten, baina ikusi egin behar gero nola interpretatzen den.

Indar eskuindarrek kalera eraman dute Amnistia Legearekiko kexua. Zer-nolako argudio legalak plazaratu ditzakete Amnistia Legea geldiarazteko?

Kontra azaldu direnen artean entzun den argudiorik pisuzkoena beharbada berdintasun printzipioaren urraketa izango litzateke. Euren ustez, legea pertsonak bereizten ariko litzateke eta, alde horretatik, berdintasun printzipioa galduko litzateke. Nik uste dut legeak nahiko ondo azaltzen duela zergatik eta nola errespetatzen duen berdintasun printzipioa. Lehen aipatu dugu, deskribatzen dituen ekintzak oso modu unibertsalean deskribatzen ditu eta horrek salbatzen du berdintasuna.

Hitzaurrean ere luze eta zabal hitz egiten da legearen konstituzionaltasunaz.

Eta hori funtsezkoa da. Alde batetik, Konstituzioarekiko bateragarritasuna, eta bestetik, nolabait bidezkotze edo justifikazio politikoago bat, alegia, Konstituzioak duen edo izango lukeen espiritu horrekin, diktaduraren metodo eta filosofia horrekin guztiz apurtzearen espiritu horrekin, lotzea. Horregatik diot sumatzen zaiola lege honi autokritika kutsu bat. Ildo horretan, aitortzen da edo aitortuko litzateke Kataluniako prozesu subiranista horri aurre egiteko erabili den bidea ez dela guztiz egokia izan, ez dela guztiz Konstituzioaren espiritu horrekin bateragarria, indarkeria erabili zelako, zapalkuntza nahi baduzu, edo estatuaren beso errepresiboena. Eta beharbada hori akatsa izan zela. Interesgarriena hortik doa.

Legeak aipatzen du ez dagoela indemnizaziorik, ezta ordainduriko isunen itzulketarik ere. Hori ohikoa da Amnistia Lege batean?

Bai. Inportanteena erantzukizun penal hori desagerraraztea da. Aplikatzen denean esan nahi du inoiz ez direla delitu izan, nahiz eta epai judizial bat egon, hori desagerrarazten du.

Jaurlaritza Logoa