En direct

'Artxipelagoa' podcasta komikitu dute Etxeberria anaiek

Martin et aXabier Etxeberriak 'Artxipelagoa' komikia kaleratu dute, izen bereko podcast arrakastatsuan oinarrituta.

Audio_placeholder

'Artxipelagoa' podcasta komikitu dute Etxeberria anaiek

Loading player...
Artxipelagoa
Artxipelagoa (elkar)

Podcast formatuan ezaguna egin de Artxipelagoa komiki bihurtu dute Martin eta Xabier Etxeberria anaiek.Elkar argitaletxearekin kaleratu duten lanean  Alex Sanviren ilustrazioak dituzte lagun  eta moloreaz Seydas arduratu da .
2103.urtean kokatzen den distopia honetan, aldaketa klimatikoa dela eta glaziarrak urtu eta itsasmaila ehun metrotik gora igo da. Geografia berri bat planteatzen digute hortaz Etxeberriatarrek, eta geografia hori euren nahierara egokitu dute.Jare gaztea protagonista duen istorioa, podcast formatuan ezagutu genuen lehenengo, orain komiki formatura egokitzeko, moldaketak egin behar izan dituzte: podcastaren lehen denboraldian oinarritzen da komikia. Lehen denboraldiaren gidoiak 200 orrialdetik gora zituen, beraz sintetizatu, kondentsatu egin behar

izan dute, eta komikia gazteentzat zuzendutako lana izateko eskatu zietenez, biolentzia edota sexu eszenak arindu dituzte besteak beste.Emaitzarekin pozik, Alex Sanviren marrazkiak eta Seydasen koloreen hautaketa azpimarratu nahi izan dituzte.Podcastak bigarren denboraldia ere badu eta hirugarrena ere bidean da, beraz komikian funtzionatuz gero badu jarraipena izateko materiala nahikoa ere.

Jaurlaritza Logoa