En direct

BIGARREN KAFEA

«Gaur egungo gida moduko bat izan liteke Victor Hugoren liburua»

Audio_placeholder

«Gaur egungo gida moduko bat izan liteke Victor Hugoren liburua»

Loading player...

Geografiaren alderik erromantikoenera eraman gaitu Andoni Mateosek Bigarren Kafean. XIX. mendearen lehen erdira bidaia bat egin dugu, munduaren luze-zabaleko bidaiak testu eta pinturen bidez deskribatzen ziren garai batera. Eta horretarako, Victor Hugok Euskal Herrian zehar egindako bidaiak hartu ditu hizpide.

«Victor Hugo agian ez da askok pentsatzen duten bezain pertsonaia ezaguna. Bidaia dezente egin zituen Europan zehar eta Euskal Herria bi aldiz zeharkatu zuen. Lehena gaztea zela eta bigarrena handik urte batzutara. Bi bidaietan ikusitakoaren alderaketa egiten du ‘Viaje a los Alpes y los Pirineos’ izeneko liburuan».

Euskal Herria ipar ekialdetik hego ekialdera zeharkatu zuen Victor Hugok eta «gaur egungo gida moduko bat izan daiteke liburua. Izan ere, bere burutik ateratako paisaien deskribapenak eta ilustrazio ezberdinak jasotzen dira. Kontakizun horiek Parisko edonork irakurri ditzake eta orduko Euskal Herriaren irudi bat egin dezake».

Bordele aldetik iritsi zen Ipar Euskal Herrira eta landa eremua «herririk gabeko baina noizean behin bi teilatu handi agertzen diren ingurune gisa deskribatzen du». Bitxia da, aldi berean, Irungo hiriaz bi garaien artean egiten duen alderaketa. Lehenengoan Irun zahar bat deskribatzen du eta bigarrenean Irun aldatu bati buruz hitz egiten du.

Entzun Andoni Mateosekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa