En direct

Bideokluba

Zinemaldian zer ikusi ez badakizu, hemen, ‘Bideokluba’ saioko gomendio zerrenda

Abiatu da Bideokluba saioaren bigarren denboraldia, Donostiako Zinemaldiaren atarian, Aimar Erkiaga hurbildu zaigu lehen aldiz estudiora eta gomendio zerrenda bat osatu dugu Zinemaldiko 71. edizioko filmekin.

Audio_placeholder

Zinemaldian zer ikusi ez badakizu, hemen, ‘Bideokluba’ saioko gomendio zerrenda

Loading player...
Un Amor, Isabel Coixet zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da
Un Amor, Isabel Coixet zuzendariaren filma Donostiako Zinemaldian estreinatuko da (Zinemaldia)

Ez da erreza izaten Zinemaldian zer ikusi hautatzea, are gehiago, behin erabakia hartu, nahi zenuen filmeko sarrerak agortu eta dida batean beste film bat aukeratu behar baduzu. Bideokluba saioko bigarren denboraldia Zinemaldiari begira hasi dugu eta Aimar Erkiagaren laguntzaz gomendio zerrenda bat egin dugu. Egia esan, bi gomendio zerrenda egin ditugu. Lehena Zinemaldian bizirik ateratzeko gomendioz osatu dugu, eta bigarren zerrenda, gure ustez, bai ala bai ikus behar diren filmek osatzen dute:  Anatomia de una caida, The Zone of Interest, Fallen Leaves, Past Lives, FingerNails, The Boy and the Heros, Un Amor, El sueño de una Sultana,  Bizkarsoro eta Misión a Marte, besteak beste.

Ez hori bakarrik, kazetari eta zine kritiko moduan Zinemaldia bizitzeko era ezberdinetaz ere aritu gara. Posible al da egunean 7 film ikustea 10 egunez jarraian? Horixe Aimar Erkiagaren erronka aurten. Lortuko al du?

 

 

Jaurlaritza Logoa