En direct
Entzumenaren arloa martxan jartzen duela esan beharrik ez dago. Mugimendu sistemarenari ere eragiten diola azaldu du Tellabidek. «Gorputzeko atalen batekin musikaren erritmoa jarraitzen saiatzen gara eta horrek aktibatzen du atal hori». Memorian ere badu eragina musikak. «Abestia ezaguna baldin bada, letra gogoratzeko ahalegina egiten duzu eta uneren bat gogorarazten badizu, momentu hura oroitzeko ahalegina egiten da».
Enpatiaren eta emozioen alorra ere ukitzen ditu. «Jende askori ileak tente jartzen zaizko, bizkarrean hotzikarak sentitzen ditu edo antzeko erreakzioren bat izaten du. Baina pertsona guztiei ez zaie gauza bera gertatzen». Horrelakorik sentitzen ez dutenek entzumenaren eta emozioen arteko zubia ez daukatela hain garatuta azaldu du Tellabidek eta erreakzio hori sortzen duena neuronen joan-etorria dela. «Oxitozina sortzen da eta plazerra sortzen du».
Entzun Maialen Tellabide Barquerorekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia eta bide batez, bera hunkitzen duten abestien zerrenda.