En direct

NAIZ Irratia

«Konpartsak, auzo-elkarteak eta herri erakundeak zaindu behar ditugu»

Uholdeek Bilbo irentsi zutela 40 urte igaro direnean Karmelo Landa historialariak berak lehen lerrotik egun haiek nola bizi izan zituen eta gerora egindako irakurketak partekatu ditu Harian. Mezu batean jarri nahi izan du indarra, konpartsek egindako lanari behar besteko balioa eman behar zaiola.

Audio_placeholder

«Konpartsak, auzo-elkarteak eta herri erakundeak zaindu behar ditugu»

Loading player...
Karmelo Landa 1983ko uholdeei buruzko ibilbide historikoan.
Karmelo Landa 1983ko uholdeei buruzko ibilbide historikoan. (@Konpartsak)

1983ko abuztuak 25 eta 27 arteko egunak gogoan iltzatuak dituzte euskal herritar askok. Zer esanik ez Bilbotarrek. Aste Nagusi betean, Ibaizabal ibaiak Zazpi kaleak hartu eta Areatza inguruan ezarriak zeuden txosna guztiak zehetuak gelditu ziren. Urak bost metroko altuera hartu zuen.
Datuak ikaragarriak izan ziren: 28 hildako eta 4 desagertu izan ziren Bizkaian; 6 hildako Laudion; eta 5 hildako eta 4 desagertu Lapurdin. Kalteen balioa 200.000 milioi pezetakoa izan zen. Bilbori dagokionez 60.000 pezeta. Ondoren uholdea etorri zen berriro, baina elkartasunarena. 40. urteurrenean sartzen garelarik, Gurean da Karmelo Landa historialaria izan da Harian lau hamarkada atzerago gertatutakoak gogora ekarririk.

1983an dagoeneko EHUko irakaslea zen Karmelo Landa, eta baita besteak beste Txomin Barullo konpartsako kide ere.Lehen lerrotik bizi izan zituen Bilboko uholdeak landak. 26an, Bilbon zen eguerdi artean, bikotearekin bertso-saioa entzun nahian ziren biak, euri ordu mordoa atzetik, aterkia eskuan. Ezinezkoa zenez saioa egoera hartan jarraitzea, kaskagorri tabernara jo zuten baina   handik ere joan behar izan zuten urak gorantza hasi ahala.Arratsaldeko 17:00etan marea gora etorri zenean 5 metroko altuera  hartu zuen urak Bilbon, 7 kaleak urak irentsi zituen: denda, jatetxe dena hondatu zen eta lehen pisuetako bizilagunek ere dar-dar batean ziren uraren joera ikusita.

Txosnak ere txikituta geratu ziren.Arriaga atzean, Kaskagorri konpartsak orain jartzen duen lekuan izaten zen garai hartan Txomin Barullo konpartsaren txosna ere. Groucho Marx ordezkatzen zuen irudi bat zuten goian jarrita,  oso ikusgarri eta hori zian zen ito gabe geratu zen gauza bakarra. Txosnak, inguruko autoak guztia zen hondamendi bat. Beldurgarria Karmelo Landaren hitzetan.Baina egun haietan konpartsak izan ziren lehengoak babesa eskaintzen eta erreakzionatzen. Hurrengo goizean, ura beheraka egiten hasi zenean ura, argi geratu zen  zer zegoen bizirik eta antolatuta Bilbon :konpartsak! Babes zibilak 10.000 pezetako aurrekontua zeukan.

Madriletik Barrionuevok, garaiko Espainiako Barne Ministroak,  esan zuen neurriak hartzen ari zirela, baina ez zuten ez zuten ezer egin. zodiac batzuk atera zituzten uholdeak jazo eta 3 egunetara, ez zuten besterik egin. Konpartsak ordea, milaka pertsona hartzen zituzten, eta biharamunean, uretarako arropak jarri eta eskuak lokatzetan sartuta literalki han ibili ziren dena garbitzen, hildako abereak eta  erretiratzen,  izurriak ekiditeko ( bazirelako horrelako aurrekariak ).Argi geratu zen Karmelo Landaren iritziz, ez Barrionuevok  eta  ez Sancristobalek (garaiko gobernadore zibila) ez zeukatela batere interesik ez baliabiderik laguntzeko. Hauek estatu terrorismoan zuten buran gerora argi geratu den bezala. Eta uholdeek eragindako txikizioa aitzakia bikaina izan zen,  aurrez beste helburu batzuk gogoan,  buruan zuten Bilbo berria eraikitzeko.

40 urte beranduago, ezinbestekoa da Landaren aburuz garai hartan konpartsek burututako lana balioan jartzea, baina ez hori bakarrik, historialariaren hitzetan «gaur egun konpartsak bezalako erakundeak edo auzo-elkarteak, ematen du jaietarako antolatuak direla, baina halako krisi bat gertatzen denean, ohartzen gara herri erakunde antolatu hauek ezinbestekoak direla …konpartsak zaindu egin behar dira, auzo-elkarteak zaindu egin behar dira, herri erakundeak zaindu egin behar dira».

Jaurlaritza Logoa