En direct

NAIZ Irratia

Iker Ibarluzea: «Beroak ez du gauez ere atseden emango»

Beroa hizpide egun hauetan, Ike Ibarluzea metereologoa izan da Harian, beroaldiaren nondik norako eta ondorioez solasean.

Audio_placeholder

Iker Ibarluzea: «Beroak ez du gauez ere atseden emango»

Loading player...
Iker Ibarluzea
Iker Ibarluzea (Gorka Rubio | Foku)

Beroa albiste da egun hauetan. AEMETek alerta gorria jarri du indarrean tenperatura altuengatik asteazken eta ostegun honetarako Hego Euskal Herrian. Barnealdean tenperaturak 42 graduraino igotzea aurreikusi da, eta kostaldean 36raino. Egun honetako hizketagai izango delarik, gurera gonbidatu dugu Iker Ibarluzea meteorologoa.


Bero bolada honen atzean, penintsularen mendebaldean kokatuta dagoen borraska bat dago Ibarluzeak azaldu digunez, honek Saharako Haize beroa bidaltzen digu, eta egun hauetako hego haizearekin elkartuta hauxe emaitza. Gaurkoa izango da meteorologoaren hitzetan urteko egunik beroena, , eta gauean ere ez du freskatuko, hortaz ilargi orduak ere beroak izango dira gaurkoan gurean.
Aldaketa klimatikoa dagoeneko egitate bat denean, burura datorkigun zalantza da, zer bilakaera izango duen Euskal Herriko klimak.

Gurea ordea, lurralde oso anitza da klimari dagokionez, eta ezin dira alderatu hego edo ipar isuri-aldeko klimak. Hego- isurialdeko klima, mediterraneoko klimarantz ari da gerturatzen, oro har urte osoan giro epela eta giro lehorrak gailenduz. Ostera, ipar-isurialdeko klima, klima tropikalen taxua ari da hartzen. Horrek dakar esate batera, euri kopuru bera egin arren, egun gutxiagotan egitea, zaparradak hortaz, askoz mardulagoak izaten dira.

Bero boladen ondorioetako bat lehorteak izan ohi dira. Oraingoz ez du kezkatzeko arrazoirik ikusten Iker Ibarluzeak aurtengo urteari dagokionez, urria eta azaroa bitartean egin baitu gurean euri gehien. Data horietan, euri nahikorik egingo ez balu, orduan bai, kezkatzeko arrazoiak izango genituzke.

Jaurlaritza Logoa