En direct

NAIZ Irratia

Oier Arostegi:«Eredu kontsumistatik ihes egiten duen jaia proposatzen dugu»

Bilboko Aste Nagusia hasi bezperetan, Kaskagorri konpartsaren izatea, helburuak eta lan egiteko modua ezagutu ditugu Oier Arostegi kidearen eskutik.

Audio_placeholder

Oier Arostegi:«Eredu kontsumistatik ihes egiten duen jaia proposatzen dugu»

Loading player...
Oier Arostegi, Kaskagorri Gazte Konpartsako kidea.
Oier Arostegi, Kaskagorri Gazte Konpartsako kidea. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Ez da asko geratzen Bilboko hiriburuan festak eztanda egiteko, larunbat honetan, abuztuaren 19an ekingo zaio Bilboko Aste nagusiari. Jakina denez, Bilboko aste nagusian, Mari Jaia eta pregoilariaz gainera, protagonista garrantzitsuak dira konpartsak ere.


Konpartsa bakoitza mundu bat da, gaur Kaskagorri konpartsan jarri nahi izan dugu arreta Harian, ikuspegi benetan berezia duen konpartsa delako.  Xehetasunak Oier Arostegik, Kaskagorriko kideak eman dizkigu.

Festak hasteko 48 ordu eskasera, urduritasuna eta irrika gorputzean, urte osoko lanaren erakusgarri izango da datozen egunetan Kaskagorriren eskaintza. Eta ez da nolanahikoa izango, hain zuzen ere, konpartsa honen helburua kapitalaren mesedetan dagoen aisialdi ereduaren aurrean, elkarlanean eta balore iraultzaileetan oinarritutako jai eredua bultzatzea delako.Jai herrikoiak eta solidarioak dira helburu, eredu kontsumistetatik at funtzionatzen dutenak.

Aste osoan egitarau mardula izango badute ere Kaskagorri konpartsakoek, egun bat aipatzekotan Kaska-eguna aipatu digu Oier Arostegik, abuztuaren 21a, astelehena. Bertan goizetik gauera ondo pasatzeko aukera izango da, gauean bakarrik fokua jartzen duten jai hegemonikoen ereduaren aldean.

Jaurlaritza Logoa