En direct

NAIZ Irratia

Piratak ere festarako prest!

Udak aurrera egin ahala, heltzear da Donostiako Aste Nagusia. Orduak besterik ez dira falta. Donostiako Piratak ere prest daude. Jaietaz hitz egiteko Harian izan Ane Zurutuza, Donostiako Piratak-eko kidea.

Audio_placeholder

Piratak ere festarako prest!

Loading player...
Ane Zurutuza, Donostiako Piratak
Ane Zurutuza, Donostiako Piratak (NAIZ Irratia)

Uda garaiko hirietako festen garaia iritsita, Donostiakoek laster hartuko diete Gasteizen amaitu berri direnei lekukoa. Gipuzkoako hiriburuko jaien, Piraten egitaraua 2023ko uda honetan ere oparo bezain erakargarria izango da. Xehetasunak lehen eskutik azaldu dizkigu Ane Zurutuza, Donostiako Piratak-eko kideak.


Berak azaldu digunez, ezberdina izateko helburuarekin antolatu ziren jaiak duela 21 urte. Bi hamarkada pasata helburu hau mantentzea ez da erraza, baina urtez urte lortzen da eskaintza alternatibo sendo eta erakargarri bat eskaintzea.

Jaietan ere pandemiak inflexio puntu garrantzitsu bat suposatu zuen, eta hain zuzen ere, pandemia osteko ondorio nagusia izan zen mugimendua indartzeko apustua egingo zela. Hala izan da urte honetan ere, eta gune berri bat jarriko da Kaian. Gune xumeagoa izango da hau, eta ekintza parte-hartzaileak bultzatzea helburu izango duena.

Jaiak larunbat honetan hasiko dira bazkariekin, eta une gorenetako bat txupinazoa izango da. Zaporeak elkartea izango da urte honetako Matti. Eta txupinazoaren ostetik ez da aspertzeko betarik izango: urtero legez kontzertuen eskaintza indartsua burutu dute. Orotara, 15 talde izango dira taula gainean.

Ezin utzi, aipatu gabe,  uda honetan bolo-bolo izan den gaia ere: Ticket Bai-ren afera. Honen baitan Ane Zurutuzak nabarmendu du albiste hau elkartearen kezka nagusi izan dela. Hala ere, bere hitzetan Donostiako Piratak elkartea irabazi asmorik gabeko taldea da.Amaitzeko, Zurutuzak jaien une kuttunena, jaiei itxiera emango dion Irrikitaldia izaten dela azpimarratu du, eta aurten zerga tasen igoera protagonista izan daitekeela adierazi du.

Jaurlaritza Logoa