En direct

NAIZ Irratia

«Ezagutzen ez duguna, ezagutzen duguna baino askoz gehiago da»

Abian dira Aranzadi zientzia elkartearen udako indusketa arkeologikoak. Zalduako hiri erromatarrean edo Irulegiko Burdin Aroko herrixkan lanean dihardute. Zalduako kasua ezagutu dugu Harian, bertako zuzendariarekin: Oihane Mendizabalekin.

Audio_placeholder

«Ezagutzen ez duguna, ezagutzen duguna baino askoz gehiago da»

Loading player...
Oihane Mendizabal, Zaldua indusketaren zuzendaria
Oihane Mendizabal, Zaldua indusketaren zuzendaria (NAIZ Irratia)

Udako indusketa arkeologikoak abian ditu Aranzadik. Zalduako hiri erromatarrean edo Irulegiko Burdin Aroko herrixkan lanean dihardute, bai boluntarioek eta dagoeneko arkeologia munduan guztiz barnebilduak dauden gazteak. Zalduako kasua ezagutu dugu gaur, bertako zuzendariarekin: Oihane Mendizabalekin.


Amaiurreko Gazteluan izan zuen indusketa lanekin lehen hartu-emana Mendizabalek, eta orduz geroztik erabat «engantxatuta dagoela»aitortu digu.Irulegiko eskuaren topaketaren ostean nabaritu dute jende gehiagok jo duela udan lan egitera indusketa hauetara.Interes gehiago nabari dute, bai foku mediatikoan jarri izanak, jendearen ineterasa piztu du, jende gehiagok izena eman du indusketetan parte hartzeko izena, eta komunikabideek ere arreta gehiago jarri dute hauetan. Profila ere aldatu da, lehen historia ikasleak ziren batik bat, baina aurten bestelako ikasketa eta lanbideetako bateko jendea ere gerturatu da.

Zalduako lanei buruz galdetuta, ongi doaz indusketa zuzendariaren arabera, ez nahi besteko azkartasunarekin, aurrekontuak markatzen duelako erritmoa:2 aste izan dituzte aurten lanerako. Kontutan hartu behar da herri gozo bat dagolea azpian, eta indusketan  oraingoz etxebizitza bakar batekin ari direla. Guztira 4.5 hektareako eremua izan daiteke, egungo Auritzen hedadura adibidez, horretaz Oihane Mendizabalek nabarmendu du ezagutzen ez duguna ezagutzen duguna bainio askoz gehiago dela».

Bereizgarri ditu  Zalduako hiri erromatarrak bertako termak. Zoritxarrez urtero finantziazioaren menpe dabiltza lanak aurrera eraman ahal izateko,eta esperantza dute datozen urteetan ere  e 2 asteko kanpainak mantendu ahal izatea, Termen eraikinarekin amaitu nahi lukete, baina 300 urtetan erabili izan ziren hauek, eta geruza asko daude aztertzeko, ibilbide luzea dago egiteko.Metal detektagailuen aferaz ere hitz egin digu indusketa zuzendariak. Arazoa larria da bere esanetan. Arriskutsua da, eta debekatuta badago ere, indarra hartzen ari den praktika bat da.Galera gainera, ez da daramaten objektuarengatik bakarrik, geruza ere umezurtz uzten baitute, kaltea beraz bikoitza da.

Neguan, indusketarik ez da izaten, baina bai zereginik. Bulego edo laborategi lanetan ibiltzen dira. Aurrez kanpaina antolatu eta ondoren ateratako material guztia garbitu, sailkatu, inbentariatu eta ikertu egin behar dira, txostenak idatzi, diru laguntzen eskaera lan administratibo asko izaten da egiteko.

Ikerketa lan hauek Londreseko arkeologia museoarekin egin izan dira. Nahiz eta egia den, 2020az geroztik Brexit-a eta Covid-a lehertu zirenetik ezin izan dutela presentzialki etorri, 2015etik 2019ra etorri izan direnean erakutsitako guztiak izugarrizko balioa du Oihane Mendizabalek azaldu digunez. Batez ere formakuntza aldetik, asko ikasi ahal izan dute beraiengandik, sekulako eskola izan da beraien lan metodologia ikasi ahal izatea, nahiz eta gero beraiek metodologia hori gurera egokitu duten.

Jaurlaritza Logoa