En direct

Entrevue
Ion Izagirre
Cofidis taldeko txirrindularia

«Etxeko errepideak, etxeko zalegoak, lagunak, familia... tximeletak urdailean sumatzen dira»

Larunbat honetan abiatuko da Tourra Bilbotik, eta zazpi euskal ordezkari izango ditugu parte hartzaileen atean. Horietako bat Ion Izagirre izango da, Cofidis taldearekin lehiatuko dena. NAIZ irratian «gogotsu» azaldu da ormaiztegiarra eta «lasterketa etxean hastearen garrantzia» ere nabarmendu du.

Audio_placeholder

«Etxeko errepideak, etxeko zalegoak, lagunak, familia... tximeletak urdailean sumatzen dira»

Loading player...
Ion Izagirre Lizarran garaipena ospatzen.
Ion Izagirre Lizarran garaipena ospatzen. (COFIDIS)

Orduak baino ez dira falta Tourra Bilbotik abiatu dadin, eta dagoeneko gogoa eta nahia sumatzen da txirrindulari eta zaletuen artean. Urtero legez, aurtengoan ere euskal ordezkaritza izango dugu lasterketan, zazpi hain justu: Mikel Landa eta Pello Bilbao (Bahrain), Jonathan Castroviejo eta Omar Fraile (Ineos), Gorka Izagirre eta Alex Aranburu (Movistar), eta Ion Izagirre (Cofidis). Hain justu, azken hau izango dugu NAIZ irratian, eta «gogotsu» azaldu da hitzorduari begira.

Tourra beti dela berezia azaldu digu ormaiztegiarrak, baina aurten lasterketa etxean hastearen garrantzia ere azpimarratu du. «Etxeko errepideak, etxeko zalegoak, lagunak, familia... tximeletak urdailean sumatzen dira», dio Izagirrek.

«Etapak lehiatzeko helburuarekin» aterako da ormaiztegiarra, Euskal Herriko lehen bi jardunak helburua lortzeko aukera ona direnaren jakitun. Zaila ere bai noski, lehen etapan esaterako maillot horia egongo delako jokoan. Era berean, Guillaume Martinekin sailkapen nagusia ahalik eta emaitzarik onena lortzen saiatuko dira. 

Jaurlaritza Logoa