En direct
Aldaketa klimatikoaren inguruan asko hitz egin ohi da, birziklapenari garrantzia ematen zaio, hondartzak garbi mantentzeko kanpainak abian jartzen dira, baina gutxitan hitz egiten da ehungintza industriaren inguruan. Industria kutsagarrienetako bat ehungintzaren mundua da, kotoizko kamiseta bakarra egiteko, kalkuluen arabera, 2.700 litro ur gez behar dira: pertsona batek bi urte eta erdian edaten duen ur kopurua.
Egoera horrri buelta ematea nahiz eta zaila den, asmo horrekin sortu zen Wave Back Project, Julen Urtxegi eta Julene Iraolaren proiektu txikia. «Guk kontzientzia bagenuen krisi klimatikoaren inguruan, eta pixkanaka gehiago informatzen hasi ginenean konturatu ginen gai honi buelta bat emateko beharra zegoela», kontatu du Julen Urtxegik.
2021ean hasi ziren lehen pausuak ematen, proiektua aurrera eramateko enpresak bilatzen eta arropa jasangarria egin ahal izateko bidea egiten. «Ez zen erraza izan bidea egitea, ondo aztertu nahi genituen pausu guztiak, benetan jasangarria zela ziurtatzeko», azpimarratu du Julenek.
Kamixeta, jertse eta boltsa guztien atzean, bi gazteren lana dago, eta ondo landutako kontzientzia. Baina nola iritsi ziren kontzientzia hori izatetik marka bat sortzera? Edo nola egin beharko litzateke ehungintza industria kutsagarria ez izateko? Horren inguruan hitz egitera etorri da gaur Julen Urtxegi, Wave Back proiektuko sortzaileetako bat.