En direct

Naiz Irratia

Maider Morras [EH Bildu, Arrasate]: «Pozez zoratzen gaude»

EH Bildu izan da Arrasaten indar bozkatuena eta Maider Morras alkategaiak aitortu du «aldaketarako ilusioa» sumatzen zutela herritarren artean. Uste du EAJren kudeaketak zuzeneko eragina izan duela emaitzetan.

Audio_placeholder

Maider Morras [EH Bildu, Arrasate]: «Pozez zoratzen gaude»

Loading player...
Arrasateko EH Bilduren komunitatea, hauteskunde kanpainan zehar
Arrasateko EH Bilduren komunitatea, hauteskunde kanpainan zehar (EH Bildu)

10 ordezkari lortu ditu EH Bilduk Arrasaten, zortzi EAJk, bi PSEk eta bat Elkarrekin Podemosek. Maider Morras koalizio soberanistako alkategaiak baieztatu du programari begira, duela lau urte emandako hitza ez duela bete EAJk eta uste du horrek zerikusi zuzena izan duela emaitzetan. Oso positiboki baloratu du baita ere Debagoienako herri guztietan gailendu dela EH Bildu.

Jaurlaritza Logoa