En direct

NAIZ irratia

«Gero eta donostiar gehiago dago haserre Goiaren lidergoarekin»

Marisol Garmendia PSEren Donostiako alkategaiak hiriko lehen emakume alkatea izan nahi du. «Gobernuan gaude baina ez gara PNV», aldarrikatu du NAIZ Irratian, etxebizitzaren arloan neurriak hartu behar direla azpimarratuz.

Audio_placeholder

«Gero eta donostiar gehiago dago haserre Goiaren lidergoarekin»

Loading player...
Marisol Garmendia
Marisol Garmendia (Naiz Irratia)

Azken 8 urteetan EAJ eta PSE eskutik joan dira Donostiako udal gobernuan, EAEko beste 11 instituziotan bezala. Marisol Garmendia alkategai sozialistaren esanetan «desadostasunbak ere baditugu, nabarmenak gainera», muugikortasuna nahiz segurtasuna dira aipatu dituen arloetako bi. EAJ, EH Bildu eta PSEko hautagaiak dira, bere esanetan, bozkatuenak izateko aukerak dituztenak eta baieztatu du gero eta donostiar gehiago dagoela «haserre edo ez kontentu» egungo alkate Eneko Goiaren «lidergoarekin edo lidergo ezarekin».

Etxebizitzaren arloan neurriak hartu beharra defendatu du, «etxebizitza publikoen eta alokairu eskuragarrien alde gaude, Donostian eremu tentsionatuak jarri behar ditugu alokairua mugatzeko eta gure seme alabek euren auzoetan bizitzeko duten eskubidea bermatu behar dugu». Paraleloki «turismo jasangarriaren aldeko neurriak hartzen ari gara», baieztatu du Garmendiak. Ziurtatu du Donostia ez dela eta ez dela izango «Venezia edo Bartzelona» eta donostiarrek «beti egin duguna» egin behar dela, «bisitariak onartu eta bisitariekin elkarbizitzari ekin».

Jaurlaritza Logoa