En direct

Bigarren Kafea

«Umetan menpekotasun bertikala dena horizontala bihurtzen da heltzen goazen neurrian»

Maitasuna zer den galderari erantzuten saiatu gara Donna Apellaniz Nieto emozioen terapeutarekin Bigarren Kafean. «Azkenaldian hainbatetan entzun dut ez omen dakigula maitatzen». Maitasunaren kontzeptua eboluzionatzen ari dela esan digu, gizartea eboluzionatzen ari den moduan.

Audio_placeholder

«Umetan menpekotasun bertikala dena horizontala bihurtzen da heltzen goazen neurrian»

Loading player...

Historian zehar harreman afektiboak nolakoak izan diren aztertu beharrekoa da Apellanizen ustez. Bikote bateko kide batek bestea gabe ezin duela bizi eta horrelakoak entzun izan ditugu eredu tradizionaletan eta gaur egun horrelakoak ez daude mahai gainean. «Aske izatearen beharra agertu da beste hainbaten artean eta horrek kontraesanak ere eragin izan ditu hainbatetan».

Belaunaldi berrien joeren aurrean izaten dugun jarrera ere arreta puntu deigarria dela uste du Apellanizek. «Belaunaldi batek presentzia hartzen duenean, hortik kanpo geratzen garenok kritikatzen hasten gara. Ez dugu ulertzen, ez gara identifikatuta sentitzen». 

Menpekotasunen inguruan ere hitz egin dugu. «Bi menpekotasun mota daude. Bertikala eta horizontala. Bertikala haurrak garenean izaten dugu, gu zaintzeko norbait behar dugunean. Horizontala, helduak egiten garen neurrian garatzen dugu. Nik behar dudana, nik zuri ere eman ahal dizut».

Entzun Donna Apellaniz Nietorekin maitasunaren inguruan Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa