En direct 20:00h - 21:00h

Bilynch

21:00h - 22:00h

Uluka

Maddalen Kortajarena eta Ane Astiarazan

22:00h - 23:00h

Beste Lau

Labankada | Euskal kulturaren thriler sonoroa

Unai eta Naia ez dira detektibe profesionalak, baina badute sena.  Kasualitatea da baina, abenduan, zehazki Durangoko azokan beti sumatzen dute kulturaren sorospen deiadarra, izan hilketa bat, izan lapurreta bat Unai eta Naia beti daude prest misterioa argitzeko. Eguneroko errutina aspergarria utzi, eta genero beltzeko pelikuletako detektibeen antzera hasiko dira pistei jarraitzen.

Lehen denboraldia: Nork hil du Harkaitz Cano?

Durangoko Azokan edozer gerta daiteke, baita hilketak ere. Gorpu bat agertu da Landako Gunean, stand batean. Hala ere, antolatzaileek azokaren ateak zabaltzea erabaki dute, Nahia eta Unai gazteen harridurarako. Bi lagunak ikertzen hasiko dira, misterioa argitu nahian. 

Bigarren denboraldia: Mikel Laborearen kasetea

Sekula publikatu ez den Mikel Laboaren kasetea zen aurkeztekoa Durangoko Azokan. Baina, prentsaurreko egunaren bezperan desagertu egin da.  Interes ekonomikoak, politikoak, artistikoak...auskalo zergatik, baina Unai eta Naiak argi dute ez dela desagertu: Norbaitek ostu du. Zergatik, baina? Zein helbururekin? Eta, batez ere, nor ausartu da Laboaren kasetea lapurtzen. Nor da gaizkilea?

Hemen entzun ditzakezu bi denboraldiak.

Jaurlaritza Logoa