En direct

«Dispertsioaren biktimon mina ez da existitzen, oso gogorra da»

16 heriotza eragin ditu atzean utzi berri dugun dispertsioak. Amaiera «berri oso ona» izan arren, «sentsazio tristea» ere badu bidean anaia galdu zuen Ibon Garatek. «Ezin da elkarbizitzan aurrera egin alde baten sufrimendua ezkutatuta», dio. Karmele Gogoan plataformak ere aitortza ofiziala nahi du.

Audio_placeholder

«Dispertsioaren biktimon mina ez da existitzen, oso gogorra da»

Loading player...
Ruben Garate, 2000. urteko Otsailaren 13an hil zen Alcala Mecoko espetxetik bueltan zela
Ruben Garate, 2000. urteko Otsailaren 13an hil zen Alcala Mecoko espetxetik bueltan zela (Juanan Ruiz | Argazki Press)

«Alde batetik berri oso ona da, baina atzera begiratzea egiten dizu, bidean galdutako guztia, zenbat sufrimendu, zenbat ordu errepideetan, anaia hiltzea... sentsazioa apur bat tristea da». 2000. urtean 25 urte zituela Alcala Macoko espetxetik bueltan hil zen Otxandioko Ruben Garateren anaiak sentsazio gazi-gozoa du dispertsioaren amaieraren iragarpenaren aurrean. Dispertsioak helburu argi bat izan du bere ustez, «senide eta lagunei bideraturiko espetxe politika kriminal bat izan da, guk sufritu dugu astebururo astebururo, guretzat kondena gehigarri bat izan da».

Karmele Solaguren, 2004. urtean Alcala Mecoko espetxera semea bisitatzera zihoala hil zen eta bere senarra larri zauritu zen. Karmele Gogoan plataformako Noe Lopez Garateren antzera mintzatu da dispertsioaren amaieraz, «poza amaitu beharreko gauza bat zelako eta bestetik gertatutako guztia gogoratzea da». Duela 18 urte bizi zen egoera bortitz eta gogorra islatzen du Lopezen testigantzak, «hileta egunean semea preso zelarik ekarri zuten eta ia ama agurtzen ere ez zioten utzi, polizia kargak egon ziren, zaurituak...hori zen panorama».

«Aitortza ofiziala»

Garaterentzat ezinbestekoa da dispertsioaren biktimek «aitortza instituzional ofiziala» izatea, «herri honetan egon diren sufrimendu, min eta hildako guzti-guztiak mahai gainean jarri behar dira, ezin da elkarbizitzan aurrera egin alde baten sufrimendua ezkutatuta». Momentuz ez da iritsi eta arrazoia «argi» du otxandioarrak, «ezin dute onartu biktimak garela horrek gauzak txarto egin dituztela esan nahiko lukeelako».

Ildo beretik mintzatu da Lopez, «ez dute aitortu nahi heriotzak sortu dituen politika baten erantzuleak direla».

Larunbatean agerraldia deitu du Etxeratek Donostian, honen gainean ohartarazteko asmoz, zenbait alderdiren babesarekin.

Jaurlaritza Logoa