En direct

NAIZ Irratia

Pello Otxandiano: «Euskal ekonomia pisua galtzen dago. ez dago lidergorik»

Industria politika «anbizioso eta proaktibo» bat sustatzeko helburuz, bigarren sektorearentzako irizpide propioak eta enpresa ereduaren inguruko proposamena aurkeztu du Eh Bilduk.

Audio_placeholder

Pello Otxandiano: «Euskal ekonomia pisua galtzen dago. ez dago lidergorik»

Loading player...
Pello Otxandiano ekimen ekonomikoaren aurkezpenean.
Pello Otxandiano ekimen ekonomikoaren aurkezpenean. (Monika del Valle)

Hiru arrazoi nagusi ikusi ditu EH Bilduk industriaren baitako eztabaida mahaigaineratzeko: politika ekonomikoaren eztabaida globala, euskal ekonomiaren diagnosi kezkagarria eta azken urteetako inertziak. Koalizioak Euskal Herriaren izaera industriala nabarmendu du.

EH Bilduk industriaren eskuartze publikoari lehentasuna eman dio proposamenean. Pello Otxandianok zehaztu du industria politika «proaktiboagoa» behar dela. Sei eragin eremu zehaztu dituzte, tartean garapen mardulagoa egin dute enpresa ereduaren inguruan. Proposamenean Lan Harremanetarako Euskal Esparrua definitzea ere jaso dute, bertan langileen estatutua definitzeko aukera izateko, besteak beste.

 

 

 

Jaurlaritza Logoa