En direct

Bigarren Kafea

«Mundua ulertzeko eta bizitzeko beste modu bat erdigunean jartzea planteatzen dugu»

Urtarrilean zabaldu zituen ateak Biziola Fabrikak Lazkaon. Ekonomiarekin eta alor sozialarekin loturiko egonezinak zituzten hainbat goierritarrek eta horiek saretuz, bailara bizigarriago, jasangarriago, berdinago eta orekatuago bat lortzeko lanean hasi ziren.

Audio_placeholder

«Mundua ulertzeko eta bizitzeko beste modu bat erdigunean jartzea planteatzen dugu»

Loading player...

Goierrik erronkarik ba ote duen galdetuta, baietz erantzun du Mikelarenak, «beste lekuek dituzten bezalaxe. Uste dut gure belaunaldiak galdera mordoa duela mahai gainean eta gure aurrekoek zituzten galderei erantzuna eman zieten moduan, guri ere gauza bera egitea tokatzen zaigu».

Eskualdeko bi pertsonek egin zuten lehen deialdia eta berrogei pertsona inguru elkartu ziren. «Askotan horrelako arloetan gabiltzanok bakardade sentsazio bat izaten dugu baina egun hartan ikusi genuen badagoela kezkak elkarbanatzen dituen jende multzo bat; are gehiago, kezka horiei erantzuten ari diren ekimen eta mugimenduak ere badaude».

Biziola Fabrika zabaltzea mugarri moduko bat izan da beraientzat. «Eraldaketaz hitz egiten dugunean, gauzak egiteaz ari gara; eraldatzeak gaur modu batera egiten diren gauzak bihar beste modu batera egitea esan nahi du. Biziolaren arrakasta, hain justu, ekiteko bokazio hori izan da».

«Kosta egiten zaigu epe luzera pentsatzea eta are gehiago, egitea; ezinbestean, gure belaunaldikoek ditugun galderek epe luzeko begirada eta epe luzeko apustuak egitea eskatzen dute, nahiz eta hori gure erritmo eta bizimoldeekin bat ez etorri».

Entzun Andoni Mikelarenarekin Bigarren Kafean izan dugun solasaldia.

Jaurlaritza Logoa