En direct

Naiz Irratia

«Ikasketa prozesua bere osotasunean ezin da euskaraz gauzatu»

'Hezkuntza euskaraz izan behar da' lelopean, HEHko lau hiriburuetan manifestazioak deitu ditu ostegun honetarako Gazte Euskaltzaleen Sareak. Malen Frantsesenak aldarrikatu du etorkizun euskaldun bat izateko hezkuntza funtsezkoa dela.

Audio_placeholder

«Ikasketa prozesua bere osotasunean ezin da euskaraz gauzatu»

Loading player...
Gazte Euskaltzaleen Sareak Donostian antolaturiko manifestazioa.
Gazte Euskaltzaleen Sareak Donostian antolaturiko manifestazioa. (Aritz Loiola | FOKU)

«Hezkuntza da gizarte ororen oinarria, etorkizuneko pertsonak sortzen ditu eta garrantzia handia du euskalduntzean», horregatik jarri du fokua hezkuntzan Gazte Euskaltzaleen Sareak ostegun honetarako Hego Euskal Herriko hiriburuetan deitu dituen mobilizazioetan. Behar bati, edo gabezia bati erantzun nahi zaio, «ikasketa prozesua bere osotasunean ezin da euskaraz gauzatu», baieztatu du Malen Frantsesena sareko ordezkariak.

Batez ere unibertsitateetan zentratuta dio hori ohikoa delako euskaraz matrikulatu arren ondoren ikas materiala erdaraz izatea. Irakasleen «euskara maila» ere «kezkagarria» dela baieztatu du Frantsesenak. Nafarroan are okerragoa da egoera, soilik magisteritzako ikasketak eskaintzen dira euskaraz.

Jaurlaritza Logoa