En direct

Bigarren Kafea

Doinuetatik Haratago | Larraitz Zumeta

Larraitz Zumeta laguna izan da aste honetako 'Doinuetatik Haratago' tarteko gonbidatua. Bere abesti kuttunen zerrenda osatu digu, bere bizitzako aro ezberdinetan garrantzitsuak izan diren horiek aukeratuz. Kronologikoki ekarri dizkigu gainera.

Audio_placeholder

Doinuetatik Haratago | Larraitz Zumeta

Loading player...
Larraitz Zumeta Doinuetatik Haratago Podcastean.
Larraitz Zumeta Doinuetatik Haratago Podcastean. (Bigarre)

Lehen kantu kuttun bezala Kepa Junkeraren 'Aldapeko' ekarri digu Larraitz Zumetak. Eskola garaiekin lotzen du Larraitzek, eta bere lanean ere oso erabilgarri zaiola dio. Bere garaian harritu zuen kolaborazio berezi honek, baina urteak pasa ahala ezinbesteko bilakatu omen da. «Nire buruan kaosa dagoenean nire segurtasun gunera eramaten nau».

Larraitz Zumetaren bigarren kantu kuttuna Rihannaren 'Pon de replay' izan da. «Podcast honen gonbita jaso nuenean, argi nuen nire bizitzako etapak azaldu nahi nituela». Oraingoan nerabezarora garamatza Larraitzek. Zer esan Rihannaren inguruan? Larraitzek argi du. «Nerabezaroa garai gogorra da, gorputza ezaguzten, hormonak, erabakiak, eta nire kasuan nire orientazio sexuala deskubritzen lagundu zidan, Rihanna izan baitzen fijatu nintzen lehen emakumeetariko bat».

Urte batzuk aurrera egin du Larraitzek hirugarren kantu kuttunarekin. Joan Jett-en 'Do you wanna touche me' abestia izan da aukeratu duena, rockera hurbilduz. Handitan Joan Jett izan nahi du Larraitzek, duela urte gutxi ikusitako kontzertu batek harritu zuen. «Nire bizitzako oroitzapenik politenetariko bat da bere kontzertua, izugarrizko energia zuen 64 urterekin, bi orduko konztertu bat etenik gabe, aurreko masa dantzan jarriz; ahaztezina izan zen» esan digu.

Bere hitzetan, Gartxoten fan handiena da Larraitz, elkarrekin laguntasun luze bezain ederra dute, eta lagunaren abesti bat ekarri nahi izan du programari agur esateko. Laugarren kantu kuttun gisan Bananas taldearen 'Zenbaterainor' kantua aukeratu du. Diskoaren aurkezpen eguneko oroitzapenak etortzen zaizkio, eta normalean kontrola galtzen ez duen emakumea izaki, han bi harritu egin zela aitortu digu. «Egun horretan barnean nuen Larraitz deskontrolatuarekin konektatu nuen, eta berezia izan zen, ez dut berehalakoan ahaztuko bertan botatako izerdia, eta bihurrritu nuen belauna, baina pena merezi izan zuen, beti gogoratuko dut egun hura».


«Musikak nire egunerokotasunean garrantzia handia du, nire psikologoa da, barruko zurrunbiloei izen abizenak jartzeko funtsezko tresna bat». Bere abesti kuttunenak erakutsi dizkigu Zumetak 'Doinuetatik Haratago' tartean. 

Jaurlaritza Logoa