En direct

Bigarren Kafea

«Garrantzitsua da gaur egun nola gauden ikustea, etorkizunera begira zer egin jakiteko»

Betetzeko hutsune bat. Horixe somatu dute Aintzane Kortajarenak eta Akaitz Sarasolak. Gizarte Antropologiako graduko ikaslea da Kortajarena eta Nekazaritzako eta Basogintzako gradu bikoitzeko ikaslea Sarasola.

Audio_placeholder

«Garrantzitsua da gaur egun nola gauden ikustea, etorkizunera begira zer egin jakiteko»

Loading player...

Gaztaina garrantzitsua eta oinarrizkoa izan da gure gizartean eta zuhaitz eta elikagai horren inguruko oso lan gutxi zeudela jabetu ziren. Erabat ahanzturan erori aurretik, ‘Gaztainondoaren etnografia bat Tolosaldean’ proiektua martxan jartzea erabaki zuten eta egitasmoak Barandiaran Ikerketa Beka jaso du. Funtsean, gaztainondoaren kultura eta hori barnebiltzen duenaren azterketa bat egiteko asmoa dute.

«Hutsune kultural bat somatu dugu. Gaztaina oso jaki garrantzitsua izan da urteetan zehar gure gizartean eta gaztainondoari ere etekin asko atera zaio. Gizartean arrastoa utzi du». Kortajarenak azapen hori eman digu. Sarasolaren aburuz, «gaztainondoaren galera gizarte aldakaketak eragin du. Sinesmen aldaketek, baso ustiaketa aldaketek… eragin zuzena izan dute».

«Gaztaina oinarrizko elikagaia zen baserrietan. Gerra garaian gaztaina esnearekin afaltzen zuten egunero. Gure helburua, gaztaina urrian bildu eta maiatzerarte nola mantentzen zuten jakitea da, hozkailurik erabili gabe». Kortajarenaren esanetan «gaztainondoak izan dezakeen sinbolismoarekin lotuta aurki ditzakegu hilezkortasuna edo gau beltza bezalako ospakizunak».

Bigarren Kafean kontatu dizkigute egiten ari diren ikerketaren xehetasunak Aintzane Kortajarenak eta Akaitz Sarasolak.

Jaurlaritza Logoa