En direct

Bigarren Kafea

«Guk nahi duguna gure herriak izen bikoitza izatea da»

Orereta-Errenteriak ez du ofizialki izen bikoitza, baina horren inguruan lanean dabiltza hainbat pertsona eta horien artean dago Luis Elberdin.

Audio_placeholder

«Guk nahi duguna gure herriak izen bikoitza izatea da»

Loading player...
Herriak izen bikoitza izatea eskatzen du Luis Elberdinek.
Herriak izen bikoitza izatea eskatzen du Luis Elberdinek.

Antzina antzinatik biztanle gune bat zen Orereta, bai Oiartzun ibaiko ur biziek eta bai Oiarço portu eta badiako ur lasaiek ere mendeetan bustia. Biztanle-gune horrek bazituen biztanle batzuk, bazuen izen bat, bazituen herri-muga batzuk, lurralde bat, jarduera bat, ofizio batzuk eta antolamendu eredu bat. Baina mende eta erdi eskasean, goitik behera aldatu ziren haren maila, estatusa eta administrazio egitura. Horrek, izenean ere aldaketak ekarri zituela azaldu digu Luis Elberdinek.  

Aldaketak aldaketa, mendeak aurrera eta maila behetik gora, izen ezberdinak ezagutu zituen herriak. «Liskar handiak izan ziren herrian, Oiartzun zena deuseztatu baitzuten eta bi herriak elkartuz berri bat bezala aurkeztu zuten; lehendik ere bazen bailara bati izen berria jarri zioten» kontatu du Elberdinek. 

Denera, bost izen izan zituen zonaldeak, bakoitza une eta egoera ezberdinetan: Orereta, Villanueva de Oyarço, Tierra de Oyarço, La Renteria eta Oyarçun. Herri bat, izen asko eta gaur egun gatazka nagusia biren artean dago, Orereta edo Errenteria. «Horren inguruan lanean gabiltza batzuk eta Hego Euskal Herrian dauden beste 216 herrik duten bezala, guk gure herriak izen bikoitza izatea nahi dugu» argitu du. Horregatik, iazko uztailean ‘Orereta-Errenteria, izen bikoitza onartzeko udalbatzari aurkeztutako eskaera’ liburua argitaratu zuen.

Jaurlaritza Logoa